Ituna EAJ-PSE-rekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko aurrekontuak ahalbideratuko ditu Elkarrekin udal taldeak

Koalizio moreak hiru milioiko balioa duten zuzenketak adostu ditu EAJrekin eta PSE-EErekin. Trantsizio ekologikoa, feminismoa edota berdintasun sozialarekin lotutako gaietan lortu dute akordioa.
Gasteizko udaletxearen fatxada.
EAJk eta PSE-EEk beste talde baten babesa edo abstentzioa behar zuten. Argazkia: ETB

2020rako udal aurrekontuak ahalbideratzeko akordioa lotu du Gasteizko Elkarrekin taldeak EAJ eta PSE-EE alderdiekin. Koalizioak azaldu duenez, ituna "konpromiso sozialagatik eta herritarrek ezberdinen arteko akordioak eskatzen dizkigulako" itxi dute.

Oscar Fernandez koalizio moreko bozeramailearen hitzetan, "akordioaren aldeko jarrera eraikitzailea" izan dute negoziazioetan. Bozketan abstenitu egingo direla zehaztu du eledunak.

Fernandezek prentsaurreko batean iragarri duenez, hiru milioiko balioa duten zuzenketak adostu dituzte udal gobernua osatzen duten bi alderdiekin. Besteak beste, trantsizio ekologikoa, feminismoa, berdintasun soziala eta gazteria izan dituzte jomuga zuzenketok ituntzeko orduan.

Hala, honakoetarako diru partidak gordeko dituzte: Emakumeen Etxerako, LGTBI behatokirako, Abetxukon nekazaritzarako elikagaien zentro baterako, eta eraztun berderako (milioi bat euro) . Horrez gain, 1.845.000 euro bideratuko dituzte politika sozialetara.

Hiru alderdik osatzen duten Elkarrekin koalizioa: Podemos Euskadik, Equok eta Ezker Anitzak. Azkenak —arratsaldean dute bilera Ezker Anitzakoek— ez beste biek asanbladan babestu dute akordioa (Podemosen % 95,7ko babesarekin), eta hori akordioa babesteko "nahikoa berme" dela nabarmendu du Gema Zubiaurre zinegotziak.

Urtaran: "Garai berri bat hasi da"

Gorka Urtaran alkateak "garai berri bat hasi" dela azpimarratu du, eta Elkarrekin taldearen "jarrera eraikitzaile eta arduratsua" eskertu du. "Hiriarentzat egun garrantzitsua da gaurkoa", nabarmendu du.

EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuak ez du gehiengo osorik Gasteizen eta, hala, beste talde baten babesa edo abstentzioa behar zuten 2020ko aurrekontuak onartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X