Ezkerreko lider historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julio Anguita larri dago ZIUn, bihotz-biriken geldialdia izan ostean

IUko buruzagi historikoa suspertu eta intubatu behar izan dute bere etxean, Kordoban, ospitalera eraman aurretik. Larri dago.
Julio Anguita IUko buruzagi historikoa
Julio Anguita IUko buruzagi historikoa. Argazkia: EFE

Kordobako Sofia Erregina Ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ospitaleratuta jarraitzen du Julio Anguita IUko buruzagi historikoak, bihotz-biriken geldialdia izan ostean. Anguita larri dago.

Osasun iturriek jakinarazi dutenez, IUko koordinatzaile federal ohia suspertu eta intubatu behar izan dute bere etxean, ospitalera eraman aurretik.

Bihotzeko arazoak aspalditik ditu Anguitak. Izan ere, 1993an Bartzelonan, hauteskunde-kanpainan, bihotzekoa izan zuen, eta beste bat Kordoban, bost urte geroago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X