Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ERCk eta JxCat-ek hasi dute negoziazioa, "aukera historikoa" aprobetxatzeko asmoz

ERCrentzat "oso positiboa" izan da lehenengo batzarra, eta "independentismoaren garaipena eta Estatuko botereen porrota" nabarmendu dituzte.
Pere Aragones, ERCkoa. Argazkia: Efe
Pere Aragones, ERCkoa. Argazkia: Efe

ERCk eta JxCat-ek Kataluniako Gobernua osatzeko negoziazioak abiatu dituzte, hauteskundeak egin eta bost egunera, eta legegintzaldi honetan independentismoa indartuta egoteak ematen duen "aukera" aprobetxatzeko asmoa agertu dute.

Gaur arratsaldeko bileraren aurretik, ERC eta JxCat CUPekin elkartu dira azken egunotan bakoitza bere aldetik; izan ere, alderdi horren 9 diputatuak behar-beharrezkoak izango dira Pere Aragones ERCren hautagaia presidente izendatu nahi badute.

ERCk agiri batean azaldu duenez, "oso positiboa" izan da JxCatekin izandako lehenengo hartu-emana, "independentismoaren garaipena eta independentismoa erakundeetatik kendu nahi zuten Estatuko botereen porrota" nabarmendu baitituzte.

Bi negoziazio taldeek gogorarazi dute independentistek lehenengo aldiz gainditu dutela "% 50eko langa" Kataluniako hauteskundeetan, eta gehiengo osoa indartu dutela Parlamentean (135 eserlekutatik 74).

Bi alderdiek pentsatzen dute emaitza horiek "aukera handia" direla "herrialdean maila sozialean eta nazionalean aurrera egiteko aro berri bat irekitzeko", baina "alderdi gehiago" beharko dituztela.

Bestalde, JxCatek berretsi du ERCrekin egin duten bileran ados jarri direla "hauteskundeek ematen duten aukera historikoa aprobetxatzeko".

ERCk beste alderdi batzuk batzearen alde egin duen arren (CUP bakarrik ez, En Comun Podem ere bai), JxCatek "indar independentisten akordioan" jartzen du azpimarra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X