Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak Torrenten aurkako kereila aurkeztu du, desobedientzia egotzita

Fiskaltzaren arabera, Roger Torrentek Auzitegi Konstituzionalaren agindua urratu zuen, Parlamentuan autodeterminazio eskubideari eta Espainiako monarkiari buruz eztabaidatzea ahalbidetu zuenean.
Roger Torrent artxiboko irudi batean.
Roger Torrent. Artxiboko argazkia: EFE

Kataluniako Fiskaltzak kereila jarri du Roger Torrent Parlamentuko presidentearen aurka, joan den legegintzaldian autodeterminazio eskubidearen aldeko eta Espainiako monarkiaren aurkako ebazpena tramitatzeagatik.

Ganbera horretako Mahaiko kideen kontra ere jo du Fiskaltzak: Josep Costa (JxCat), Eusebi Campdebpadros (JxCat) eta Adriana Delgado (ERC). Lauei desobedientzia delitua egin izana leporatzen die.  

Fiskaltzaren arabera, Kataluniako Parlamentuan autodeterminazio eskubideari eta Espainiako monarkiari buruz eztabaidatzea ahalbidetu zutenean, Auzitegi Konstituzionalaren agindua urratu zuten. Halaber, Ganberako idazkariak gai horietaz eztabaidatzea "galarazita" zutela ohartarazi ziela gogoratu du idatzian.

Kereilaren berri izan ostean, Torrentek azpimarratu du Kataluniako Parlamentuan "edozertaz" eztabaidatu daitekeela eta aurreratzean ere hala izan behar duela.  

"Eztabaidak zentsuratzen saiatzen diren arren, ezingo dituzte monarkiaren ustelkeria kasuak ezkutatu eta ez dute lortuko guk autodeterminazio eskubideari uko egitea", nabarmendu du sare sozialetan idatzitako mezu batean.  

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X