A21
Gorde
Kendu nire zerrendatik

13:00ak bitartean hautesleen % 28k eman dute botoa

09:00ak puntuan zabaldu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 729 hauteslekuetan jarritako 2.695 mahaiak. Datuak ezin dira duela lau urteko hauteskundeetakoekin konparatu; izan ere, datu bilketa ordu desberdinetan egin da.
Gasteizko hautesleku bat. EFE.
Gasteizko hautesleku bat. EFE.

13:00ak bitartean bozkatzera deituta dauden 1.795.212 herritarren % 28k eman dute botoa Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak galderarik gabeko agerraldi batean emandako datuen arabera. 

Datuak ezin dira duela lau urteko hauteskundeetakoekin konparatu; izan ere, datu bilketa ordu desberdinetan egin da. Dena den, orain arte ez bezala, eta aurrerapen teknologikoak medio, parte-hartzearen datua datu erreala da, ez estimazioa. 

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan izan da parte-hartzerik handiena 13:00etarako: % 30ekoa. Bizkaian, boto-emaileen % 27,4k eman dute botoa ordu horretarako, eta Araban, % 25,9k.

Hiruburuetako datuei dagokienez, Donostian % 29,5ekoa izan da parte-hartzea 13:00etarako; % 25,7koa, Bilbon, eta % 25,9koa, Gasteizen. 

Erkorekaren hitzetan, hauteskunde-eguna normaltasun osoz eta inongo gorabeherarik gabe doa. 

Hurrengo agerraldia 19:00etan izango da, eta hauteslekuak 20:00etan itxiko dituzte. 

Posta bidezko bozka

Aurten 54.559 boto-emailek eman dute botoa posta bidez, duela lau urte baino % 52,8 gutxiagok baina 2016ko hauteskundeetan baino % 14 gehiagok. Boto horiek, baina, ez dira parte-hartzea kalkulatzeko kontuan hartzen, hauteslekuak itxi ostean gehituko baitituzte, zenbaketa orokorra egiteko orduan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X