Inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk 4,9 puntura igo du PPri ateratzen dion aldea, Valentziako hondamendiaren ostean

Sozialistek bikoiztu egin dute popularrekiko duten aldea. Sumarrek koska bat egin du gora, eta % 7ra iritsi da.
SAnchez eta Feijoo, Kongresuan. Argazkia: EITB MEdia
SAnchez eta Feijoo, Kongresuan. Argazkia: EITB MEdia

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) azaroko Iritzi Barometroaren emaitzak argitaratu ditu, Valentzian eta inguruan 220 hildako baino gehiago eragin dituen goialdeko borraskaren ostean kaleratutako lehenengoa. Horren arabera, PSOE PPren gainetik dago, 4,9 puntuko aldearekin, aurrekoan halako bi.

PSOEk % 34,2ko babesa jaso du inkestan, aurrekoan baino bi hamarren gehiago. PPk, berriz, horixe galdu du, bi hamarren, eta % 29,3an geratu da.

Voxek % 11,8ko babesa du oraingoan ere. Sumarrek koska bat egin du gora, eta % 7raino iritsi da.

Zentroak aldaketak atzeman ditu Euskal Herri mailako alderdietan ere: EH Bilduk gora egin du hamarren bat, eta % 1ean geratu da, EAJren aurretik; jeltzaleek bi hamarren galdu eta % 0,8ra jaitsi baitira.

Katalunian, Juntsek bost puntuko gorakada izan du boto-asmoan, % 1,7raino, eta aurrea hartu dio hamarren bat galduta % 1,5ean geratu den ERCri.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

carles puigdemont bruselas efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatuko Fiskaltza eta Abokatutza Puigdemonti amnistia ematearen alde agertu dira, Gorenaren ezezkoaren aurrean

Bi erakundeek Kontsituzionaleko berme-gortean aurkeztu dituzte beren idazkiak, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzeagatik amnistia ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurka presidente ohiak jarritako babes-errekurtsoa onar dezan eskatzeko. Bi erakundeek uste dute Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu behar ziola, eta kritikatu dute Amnistia Legea modu "arrazoigabe eta arbitrarioan" interpretatu zuela, hura aplikatzea saihesteko.

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek iritzi dio Sanchezek Estatutuarekiko duen borondatea "itxaropentsu" egoteko modukoa dela, baina ez du atzerapenik onartuko

Imanol Pradalesek gogorarazi du negoziazioei "jarraibide politiko erabakitzaileagoak onartuz" ekitea eskatu dutela. "Hau da, maila politikoan hitzartutakoak ez dituela etengabe topatzen oztopo eta erresistentzia administratibo eta politikoak. Jarrera horrek, ekintza politikoa debaluatzeaz gain, eragin zuzena du Euskadiren aukeretan eta euskal herritarren bizi-kalitatean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X