Rosa Zarraren familiak barkamena eskatzeko "aukera ez galtzeko" eskatu dio Atutxari
Zarraren heriotzaren 30. urteurrenean, Egiari Zor Fundazioak "autokritika zintzoa" eta "Ertzaintzaren biktimak erreparatzeko borondatea" eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari.
Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten kolpea sabelean jaso eta egun batzuetara hil zen Rosa Zarra 1995ean. 30 urteren ostean aitortu zuten Zarra polizia-indarkeriaren biktimatzat, eta gaur, donostiarraren familiak barkamena eskatzeko "aukera ez galtzeko" eskatu dio Juan Maria Atutxa orduko Herrizaingo sailburuari.
Donostiako Amara auzoan egindako omenaldi ekitaldi batean egin dituzte adierazpenok, Basterretxearen Bakearen Usoa egon zen lekutik oso gertu. Inguru hartan jaso zuen Zarrak gomazko pilotaren kolpea, Herri Batasunaren jarraitzaileen eta Jose Mariaa Aldaya ETAk bahitutakoa askatzea eskatzen ari zirenen arteko istiluak urrunetik ikusten ari zela.
Zarrak 58 urte zituen eta giltzurrun bat transplantatuta. Zortzi egun geroago hil zen, ekainaren 30ean. Gipuzkoako Auzitegiak artxibatu egin zuen familiaren abokatu Iñigo Iruinek Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa, auzitegiko medikuen txostenaren arabera modu naturalean hil baitzen Zarra, eta ez pilotakadaren ondorioz.
Ekitaldian, amaren argazki baten aurrean, haren alaba Maider eta Idoia Irazusta Zarrak adierazi dutenez, "pozik eta lasaituta" daude joan den martxoan Euskadiko motibazio politikoaren ondoriozko indarkeriaren biktimen Balorazio Batzordeak Rosa biktima gisa aitortu zuenetik.
Deitoratu dutenez, Zarraren heriotzaren atzetik "erakundeen isiltasuna, ukazioa eta gezur handia" etorri ziren. "Mespretxua besterik ez genuen jaso, ez genuen babesik izan. Egia ere lapurtzen zigun kontakizun batekin umiliatu gintuzten", ziurtatu du Idoia Irazustak.
Gaineratu duenez, 30 urte behar izan dira "egia aitortua, partekatua eta argitaratua izan dadin", baina familiak uste duenez, oraindik ez da berandu "orduan gezurrezko kontakizunaren buru izan zirenei erantzukizunak eskatzeko, gaur egia aitortzen baitute, bai, baina halabeharrez, eta autokritikarik egin gabe".
"Hemendik, Atutxa jaunari (84 urtekoa eta aspaldi erretiratua) eskatu nahi diot ez dezala galdu guri, familiari eta babesa eman zeniguten guztioi zor digun barkamena eskatzeko aukera", azpimarratu du.
Zarraren alabek eskerrak eman dizkiote Balorazio Batzordeari "egia kontatzeko aukera" emateagatik, "hainbesteko enpatiaz" entzuteagatik, "xehetasun guztien azterketa zehatza eta sakona egiteagatik, eta benetan gertatu zena berresteagatik".
Egiari Zor Fundazioak "autokritika zintzoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Egiari Zor Fundazioak antolatu du gaurko ekitaldia, eta Pîlar Garaialde bozeramaileak salatu duenez, "Estatuak eragindako biktimek, oro har, eta, ikusten dugunez, Ertzaintzak eragindakoek ere, diskriminazio lauza handi baten zama jasaten jarraitzen dute, eta hori erabat ulertezina da".
Nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzaren beraren aitortza instituzionala ahalbidetzen duen legezko mekanismoa martxan bada, "jada, ukazioan jarraitzeko tarterik ez dago. Ertzaintzak eragindako urraketa guztiak aitortzeko garaia da".
Hala ere, eskubide hori "norbanakoen esparrutik kolektibora igaro behar" dela irizten diote, "eremu intimo eta pertsonaletik publiko eta sinbolikora; izan ere, biktima horien aitortzak eragina izan behar du gizartearen iruditegian; indarkeriaren ondorioek irakaspen eta ikaskuntza bilakatzeko bertutea izan dezaten, tragedia honen errepikapenetik babestuko gaituen bizikidetza-esparru baten oinarriak ezartzera bideratuz".
Garaialdek Fundazioaren izenean azaldu duenez, "oraindik bide luzea dago egiteko berdintasunezko errekonozimendu eta erreparazio esparru integral bat ezartzeko, Rosa bezalako biktimak bigarren mailako biktima gisa kokatu nahi dituzten inertziak desaktibatzea lortzeko".
Beste eskari batzuen artean, Egiari Zor Fundazioak legezko epe berri bat irekitzea eskatu du 12/2016 Aitortzarako Euskal Legean, eskaerak izapidetzeko legearen denbora-eremua irekiz, "biktima bat bera ere bazterrean gera ez dadin".
Fundaziok, azkenik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "urtero hitzordu bat ezar dezala biktima horien aitorpen ofizial guztiak gizarteratzeko eta esparru publikora eramateko, eta behingoz lehendakariak parte har dezala".
Más noticias sobre política
Basque Segurtasun Foroa inauguratuko dute astelehenean Bilbon
Euskalduna Jauregia izango da Eusko Jaurlaritzak segurtasun integraleko eredu berria eztabaidatzeko eta eraikitzeko bultzatutako ekimenaren agertokia. Erakundeetako, enpresetako, gizarteko eta hezkuntzako ordezkariek parte hartuko dute bertan.
Cerdanek epailearen galderei erantzun beharko die astelehenean, UCOren txostenaren ostean
10:00etarako jarri diote hitzordua. Ikusmin mediatiko handiaren erdian agertuko da Santos Cerdan Auzitegi Gorenera, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) ekainaren 12an egindako txostena eta Jose Luis Abalos ministro ohiarekin eta haren aholkulari ohi Koldo Garciarekin batera egindako audioak publiko egin zirenetik gertatutakoek harrabotsa sortu baitute.
Neniques Roldan, Nafarroako Podemoseko koordinatzaile berria
Roldanek botoen % 51 lortu ditu, eta, era berean, Berme Demokratikoen Batzordea ere osatuta geratu da.
Alberto Martinez Osasun sailburuak lortutako akordioaren inguruko balantzea egin du Ituna onartu eta biharamunean
Osasun Ituna onartu eta biharamunean Alberto Martinez elkarrizketatu du ETBk. Osasun sailburuaren esanetan, "astelehenean bertan" lanean hasiko dira, herritarrek, gradualki bai, baina lehenbailehen aldaketak sumatu ditzaten, Lehen Arretan, batez ere. Martinezek gaineratu duenez, Itun honekin etorkizuneko euskal Osasun Sistemaren oinarriak finkatu dituzte.
Sortuk urtebete aurreratu du alderdiaren laugarren Kongresua, "askapen prozesuaren fase politiko berriak behar duen eraginkortasuna lortzeko"
Abadiñon egiten ari diren 8. Nazio Konferentzian egin du deialdia. Konferentzia horretan, kurtsoaren balantzea ere egin, eta hurrengo hilabeteetako erronkak zehaztu dituzte.
Gobernuko kideek babestu dute Osasun Ituna; oposiziokoek, aldiz, kritikatu
Ostiralean sinatutako Osasun Itunaren inguruko debatea ez da eten. Gobernuko kideek akordioa babestu duten arren, oposizioak gogor kritikatzen jarraitzen du.
ETAren 60 biktima nafarrak omentzeko plaka bat jarri dute Foru Parlamentuan
Ekitaldira bertaratu direnen artean, Maria Chivite presidentea eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea izan dira.
Osasun Mahaiak ituneko 24 ildo estrategikoak babestu ditu
Hala ere, EH Bilduk, Sumarrek, LABek, ELAk, SATSEk, CCOOk eta UGTk ez dute ituna babestuko. Desadostasun handiena eragin duten gaiak hizkuntza-politikari buruzkoak eta lankidetza publiko-pribatuari buruzkoak izan dira.
Gazarako beste martxa bat "bideraezina" dela uste du Podemos Euskadik, baina beste aukera batzuk aztertzen ari dira
Martxa Globalean parte hartu zuten Maite Gartzia (koordinatzailearen ondokoa) eta Alberto Villarreal (Osasun arduraduna) ekintzaileek Egipton bizi izandako egoeren berri eman dute. Espainiak Egipton duen enbaxadorearen jokabidea kritikatu dute, martxara ez zutela joan behar esan baitzien.