Mundu martxa, Gazara

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazarako beste martxa bat "bideraezina" dela uste du Podemos Euskadik, baina beste aukera batzuk aztertzen ari dira

Martxa Globalean parte hartu zuten Maite Gartzia (koordinatzailearen ondokoa) eta Alberto Villarreal (Osasun arduraduna) ekintzaileek Egipton bizi izandako egoeren berri eman dute. Espainiak Egipton duen enbaxadorearen jokabidea kritikatu dute, martxara ez zutela joan behar esan baitzien.

SAN SEBASTIÁN, 27/06/2025.- Los militantes de Podemos Euskadi, Maite Gartzia (c) y Alberto Villarreal (d), han comparecido este viernes junto al coordinador general de la formación en Euskadi, Richar Vaquero (i), para compartir su experiencia tras participar en la Marcha Mundial a Gaza. EFE/ Javi Colmenero

Podemos Euskadiren esanetan, "bideraezina" da Gazara beste Martxa Global bat egitea, "huts egindako ekintza bat errepikatzea" litzatekeelako, baina "ekintza desberdin batzuk eta Gazara beste leku batzuetatik sartu ahal izateko aukerak" aztertzen ari dira, Maite Gartzia alderdi morearen koordinatzaileak adierazi duenez. 

Gartziak prentsaurrekoa eman du ostiral honetan Donostian, Alberto Villarreal Podemos Euskadiko Osasun arduradunarekin batera. Biak ere Kairora joan zen euskal ordezkaritzako kide izan ziren, laguntza humanitarioa Gazara sartu eta "blokeoa hausteko" Rafah-rainoko martxan parte hartu asmoz. 

Biek ala biek Egipton bizi izan zituzten egoera ezberdinak kontatu dituzte. Bertan, ekintzaile asko atxilotu edo atxiki zituzten, eta batzuk deportatu egin zituzten. Hori dela eta, ezinezkoa izan zen 52 nazionalitatetako 4.000 pertsona mugitu zituen martxa hori buruarino eramatea, Vila-realek nabarmendu duenez.

Gartzia oso kritiko agertu da Espainiak Egipton duen enbaxadorearen jokabidearekin. Harekin bilera bat izan zuten, kontatu duenez: "Bilera oso txarra izan zen, patetikoa. Bere jarrera, ikaragarria. Une oro bota zigun errua martxa baketsu hartara joan ginenoi eta 'ez zenuten etorri behar' esaten zigun. Eta 'ez zenuten etorri behar' horrekin igaro zituen bileraren bi orduak. Bai, kritika sendoa egin nahi diot pertsona horri, ustez ordezkatzen gaituelako, eta ez genuen batere, baino, batere babesik jaso, ez konplizitaterik", salatu du.

Gartziak adierazi duenez, bere alderdia aztertzen ari da Gobernuari kexa bat aurkeztea enbaxadorearekin gertatutakoagatik.

Villarrealen hitzetan, hasieran bazirudien Egiptok "begi onez" ikusten zuela martxa, izan ere "beharrezko baimenak eskatu ziren eta ez zituzten ukatu inongo momentutan", eta Egiptoko hedabideek ere "zerbait positibotzat" jo zuten.

"Argi dago Egiptoko Gobernuak ez zuela asmorik martxa hori egitea onartzeko, ez orduan, ez gaur, ez bihar, ezta hilabete barru ere. Egiptoko Gobernuak oso harreman onak ditu Israelgoarekin, eta gu han traba ginen bientzat", azpimarratu du.

Martxa hori posible izan ez den arren, "elkartasun eta aktibismo sare oso garrantzitsua" sortu dela azpimarratu du," etorkizunerako oinarri sendoa ". "Gazako genozidioa agerian utzi dugu, eta Palestinako herriari erakutsi diogu haiekin gaudela", azpimarratu du Gartziak.

Zaila ikusten dute "ezaugarri berdinekin eta leku beretik sartuz martxa bera" berriro egitea.

"Oraintxe bertan bideraezina izango litzateke, zeren, Egiptoko Gobernuaren jarrera ikusita eta poliziaren parteteik jasan dugun jazarpen guztiarekin, huts egindako ekintza bat berriro errepikatzea litzateke. Horregatik, beste ekintza batzuk eta beste toki batzuetatik sartu ahal izateko beste saiakera batzuk baloratzen ari dira", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X