Egiptok Gazaren aldeko martxan joatekoak ziren 200 ekintzaile pasa atxilotu ditu, tartean hainbat euskaldun
Egiptoko indar armatuek Gazaren aldeko Mundu Martxan parte hartzera zihoazen 200 aktibista baino gehiago atxilotu edo atxiki ditu azken orduotan. Martxa horrek Israelek Gazan laguntza humanitarioa sartzeko ezarritako blokeoa amaitzea du helburu.
30 bat lagunek osatutako ordezkaritza bat joan da Euskal Herritik eta horietako 5 eta 10 artean atxikita daudela baieztatu dio Maite Gartzia Podemos Ahal Duguko kideak EITBri. Gartzia bera Kairon da, Podemoseko beste hainbat kiderekin batera, martxan parte hartzeko asmotan joana. Azaldu duenez, atxiloketak inongo indarkeriarik gabe egin dira eta onik daude Euskal Herritik hara joandako guztiak.
Atxilotutako gehienak frantsesak dira (52), algeriarrak 40 eta badira Maroko edo Libiako pertsonak ere atxilotuen artean. Hoteletan eta Kairoko aireportuan atxilotu dituzte eta batzuk dagoeneko euren herrialdeetara deportatu dituzte.
Asteazken eta ostegun artean mobilizazioan parte hartzera doazen 80 herrialdetako 4.000 lagun Kairora iristea espero da.
Martxaren koordinatzaileek atxilotuak berehala askatzeko eskatu diote Egiptori, bai eta martxan parte hartu nahi duen orori sartzen uztea ere. Izan ere, diotenez "martxaren helburuak bat datoz erabat Egiptok berak blokeoarekin amaitu eta mugetan egonkortasuna berreskuratzeko erakutsi izan duen interesarekin".
Ostegun honetan Radio Euskadin egindako elakrrizketan, Pablo Bustinduy Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendaren Espainiako ministroak "kezka handia" agertu du atxiloketen harira eta eskerrak eman dizkie "gobernuak egiten ari ez direna egiten ari diren mundu osoko aktibistei, hau da, Israelgo Estatuaren gaineko nazioarteko presio politikoa, diplomatikoa, ekonomikoa eta komertziala areagotzea, genozidio jasanezin honi amaiera emateko".
Martxak Egipto eta Gaza arteko mugan dagoen Rafah-ko pasabidera datozen egunetan iristea du helburu. Egiptoko Atzerri ministerioak, ordea, argi utzi du Martxa hori egin ahal izateko "baimena beharrezkoa" dela eta soilik bide ofizialak jarraituta lortu ahalko dela.
Gazaren aldeko Mundu Martxaz gain, martxan da beste kanpaina bat ere, joan den igandean Algeriatik abiatu zena, Egiptorantz.
Martxa ostiralean abiatzekoa da
Mundu osotik iritsitako aktibistek hilaren 13an abiatu asmo dute konboia Kairotik Al Arish-era, Sinai iparraldeko hiriburura. Handik hiru egunez oinezko martxa egin asmo dute Rafah-ra eta, behin hara iritsita, 72 orduko kanpaldia aurreikusi dute, Kairora itzultzeko gero.
Sinai iparraldea sartzea debekatuta dute atzerritarrek, ez bada agintariek propio emandako baimenarekin.
Mundu Martxa honek, joan den astelehenean Israelek bahitutako Askatasunaren Ontzidiak bezala, Israelek Gazan oinarrizko lehengaiei (janaria edo erregaia, besteak beste) ezarritako blokeoa salatzea du helburu.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.