Jacinto Polo Rios 'Malatesta' batailoi komunistako milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Familiari identifikazioaren berri eman diote, eta Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan lurperatzea nahi dute senideek, ekitaldi pribatu batean.
Zornotzan (Bizkaia) burututako beste desobiratze bat. Artxiboko irudia.
'Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programaren' barruan egiten ari diren lanei esker, Zornotzako (Bizkaia) hilerrian aurkitutako beste gorpuzki batzuk identifikatu ahal izan dituzte.
Gogora Institutuak koordinatuta, astelehenean abiatu zuen Aranzadi Elkarteak bosgarren desobiratze kanpaina. Horri esker, beste 22 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu ahal izan dituzte, baina oraindik ez dituzte lanak amaitu, eta, beraz, gehiago agertu daitezke.
Guztira, 147 dira dagoeneko hilerri horretan aurkitutakoak, 2023an hobitik ateratzeko lehen kanpaina egin zenetik, Memoriaren Institutuak ohar batean jakinarazi duenez.
Identifikatutako hondakin berriak Jacinto Polo Rios donostiarrarenak dira, 'Malatesta' batailoi komunistako miliziano izandakoa. Polo Rios, CNTko milizianoa, 1936ko abenduaren 4an hil zuten , Otxandioko frontean, 20 urte zituela.
Familiari identifikazioaren berri eman diote, eta gorpuzkiak Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan lurperatzea nahi dute senideek, ekitaldi pribatu batean.
Gogora Institutuak azaldu duenez, EHUko Biomics laborategiak burutu du identifikazio prozesua. Familiak emandako lagin genetikoa eta hezur-hondakinen lagina alderatu ditu.
Orain arte identifikatutakoak honako hauek dira: Muskizeko (Bizkaia) Adolfo Cengotitabengoa Izurza; Ortuellako (Bizkaia) Jaime Iñiguez Nieva; Linaresko (Jaen) eta Aretxabaletako (Gipuzkoa) Enrique Contreras; Ortuellako (Bizkaia) Benigno Hierro Pinedo eta Donostiako Jacinto Polo Rios.
Gogora Institutuak azaldu duenez, Centoitabengoa, Iñiguez eta Hierro Euskadiko Alderdi Komunistari atxikitako 'Perezagua' batailoiko milizianoak ziren, eta egun berean hil zituzten, 1937ko apirilaren 7an, Barazarko frontean.
Enrique Contreras, EAJri atxikitako 'Sarasketa' batailoiko gudaria, egun bat lehenago hil zuten, apirilaren 6an, Diman, Barazarretik gertu.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Karlos Izagirre ez da EH Bilduren Donostiako alkategai izango
Izagirrek adierazi du mediku lanera itzuliko dela eta oinarrizko militante gisa lan egiten jarraituko duela.
Urte politiko berrian EAJk akordioak bilatuko dituela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak urte politiko gogorra aurreikusi du, hauteskunde urtea izango baita. Hauteskundeek panorama zaildu dezaketen arren, akordioak bilatzen saiatuko direla adieazi du Antxustegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.