Bertan behera geratu da adin-txikiko migratzaileen lekualdatzeak aztertzeko Konferentzia Sektoriala, PPk planto egin ondotik
Alderdi Popularraren esku dauden hainbat erkidegotako ordezkariek dagoeneko iragarria zuten ez zirela gaurko bilerara joango, banaketa sistemarekin ados ez daudela argudiatuta. Espainiako Gobernuaren arabera, Nafarroak 118 haur eta nerabe jaso beharko ditu, eta EAEk, bat ere ez.
Espero zen eta hala gertatu da. Aurreratu bezela, PPk gobernatutako erkidegoek uko egin diote Haur eta Nerabeen Konferentzia Sektorialean parte hartzeari, argudiatuz ez daudela ados banaketa sistemarekin. Hitzorduan 3.000 adin txikiko migratzaileen lekualdatzeak ziren aztertzekoak.
09:30ean zen bilera hastekoa, baina, azkenean, ez da egin, Espainiako Gobernuak quorumik ez dagoela egiaztatu baitu. Hala, Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak salatu du PPk gobernatzen dituen erkidegoek galarazi egin dutela sektoreko batzarra egitea, eta ohartarazi du erabaki horrekin ez diotela Espainiako Gobernuari "huts egiten" Kanariar uharteei baizik, eta bertan daude adin-txikikoei. "Jarrera horrek Gorenari bermea eskatzera behartzen gaitu", gaineratu du.
Gaurko hitzorduaren helburua zen Kanarietatik, Ceutatik eta Melillatik beste lurralde batzuetara bakarrik iritsitako 3.000 adingabe migratzaileen lekualdatzea aztertzea. Espainiako Gobernuak dagoeneko zehaztu zuen erkidego bakoitzak zenbat adin txikiko hartu beharko lituzkeen. Nafarroak 118 haur eta nerabe, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, ez lukete inor hartu beharko, Pedro Sanchezen gobernuak aurrez egindako ahaleginak hartu dituelako kontuan.
Alderdi Popularraren esku dauden hainbat erkidegotako ordezkariek dagoeneko iragarria zuten ez zirela gaurko bilerara joango, eta helegitea ere aurkeztu dute Auzitegi Konstituzionalean birkokatzeko mekanismo hori sortu zuen errege lege-dekretuaren aurka.
Ana Davila Madrilgo Erkidegoko Gizarte Gaietako kontseilariak azaldu duenez, bilerara ez joatea erabaki dute "Konstituzioaren aurkako banaketa anker baten konplize ez izateko". Esan duenez, "adingabeak ezin dira salgaiak balira bezala banatu", eta banaketa erkidego batetik bestera "desberdina" dela ere kritikatu du. Madrilgo Erkidegoa izango litzateke adingabe gehien hartuko lituzkeen bigarren erkidegoa, 647 guztira.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Karlos Izagirre ez da EH Bilduren Donostiako alkategai izango
Izagirrek adierazi du mediku lanera itzuliko dela eta oinarrizko militante gisa lan egiten jarraituko duela.
Urte politiko berrian EAJk akordioak bilatuko dituela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak urte politiko gogorra aurreikusi du, hauteskunde urtea izango baita. Hauteskundeek panorama zaildu dezaketen arren, akordioak bilatzen saiatuko direla adieazi du Antxustegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.