ZUZENEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernikako biktimei omenaldia egin diete, Alemaniako presidentearekin batera

Gernikan, omenaldia egiten ari dira bonbardaketaren biktimei, eta bertan Alemaniako presidentea, Pradales lehendakaria edota Espainiako erregea dira, besteak beste.

18:00 - 20:00

Alemaniako presidentearen bisita, minutuz minutu

Alemaniak eragindako mina onartu eta elkartasuna adierazi die biktimei, barkamen hitza aipatu gabe.
Omenaldia egin diete Gernikan bonbardaketaren biktimei.
Lehendakariak Ajuria Enean hartu du Alemaniako presidentea, goizeko lehen orduan.

Bilboko Guggenheim Museora bisita

Alemaniako presidentearen bisita historikoa gaur arratsaldean amaituko da, Bilboko Guggenheim Museora egingo duten bisita instituzionalarekin.

Steinmeier: "Zauriak irekita daude oraindik, ez dira sendatu"

Alemaniako presidenteak nabarmendu duenez, Gernikan "gerraren izugarrikeria eta pertsona errugabeen zaurgarritasuna modu ezabaezinean idatzi dira Europako memorian". Hala, bonbardaketa "krimen basatia" izan zela onartu du, "helburu bakarra biztanleria zibila izanik". Steinmeierrek onartu du hiria hondakin bihurtu zela, eta azpimarratu du zauriak oraindik irekita daudela eta ez direla sendatu. 

“Gernika umiltasunez zeharkatzen dut. Ez dugu ahaztu nahi, eta ez dugu ahaztuko, eragindako sufrimendua. (...) Bakea, askatasuna eta demokrazia defendatu behar ditugu, hori da gaur Gernikak helarazten digun mezua”, azpimarratu du.

FOTODELDÍA GERNIKA (BIZKAIA), 28/11/2025.- El presidente alemán,  Frank-Walter Steinmeier, durante una ofrenda floral en memoria de las víctimas del bombardeo en Gernika, este viernes. EFE/ Miguel Toña POOL
18:00 - 20:00

Eragindako kaltea onartu du Alemaniak

Frank-Walter Steinmeier presidenteak elkartasuna adierazi die bonbardaketaren biktimei, eta haiekin izan duen topaketa oso hunkigarria izan dela esan du, euren esperientziak partekatu ahal izan dituztelako. Hala ere, ez du barkamen hitza aipatu.

Frank-Walter Steinmeier

Protestak goiz osoan zehar

Espainiako erregea Gernikako bonbardaketaren biktimei egindako omenaldian izan da, eta horrekprotesta ugari eragin ditu goizean Gernikako kaleetan. Omenaldia segurtasun neurri handien artean egin da.

Orain.eus

Bakearen Museoa

Alemaniako presidenteak Gernikako Bakearen Museoa bisitatuko du orain. Ondoren, bere lehen hitzak espero dira.

18:00 - 20:00
Steinmeier Gernikako Bakearen museoan

Horrela egin diete omenaldia Gernikako bonbardaketaren biktimei

Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Errepublika Federaleko presidenteak eta Felipe VI .a Espainiako erregeak omenaldia egin diete Gernikan Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Abiazio Legionarioak 1937ko apirilaren 26an egindako bonbardaketako biktimei. Lore-eskaintza batekin batera, kanpai-hotsa izan da Zalloko kanposantuan, eta bonbardaketatik bizirik atera diren pertsonak izan dira bertan.

Alemaniako estatuburua zutik egon da, Felipe VI .aren ondoan, Alemaniako funtzionarioek lore-koroa bat jarri duten tenpletearen aurrean. Ekitaldian Pablo Sorozabalen 'Gernika' interpretatu dute Bilboko Koral Elkarteak eta bere txistulari bandak.

18:00 - 20:00

Hasi da omenaldia, Gernikan

Alemaniako presidentea 13:25ean iritsi da Gernikara. Orduan hasi dute omenaldi-ekitaldia, Espainiako erregea eta lehendakaria bertan direla.

Orain.eus

"Hunkituta", eskerrak omenaldiagatik

Emilio Aperribay 1937ko apirilean Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen pertsonetako batek adierazi duenez, "hunkituta" dago ostiral honetan Bizkaiko udalerrian biktimei egingo zaien omenaldiaren aurrean, eta eskerrak eman dizkio Alemaniako presidenteari, gertatutakoa "beste inon ez gertatzea" espero baitu.

18:00 - 20:00

Anduezaren erantzuna

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuak ez duela barkamenik eskatu behar Gernikako bonbardaketagatik. Espainiako Gobernuak 1937ko Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzeko Imanol Pradales lehendakariak egindako apelazioaren ostean, Anduezak sare sozialetan erantzun du ez duela halakorik egin behar. 

Aitor Esteban: "Barkamena eskatu behar dute"

Aitor Esteban EBBko presidenteak adierazi du Espainiar Estatuak eta erregeak "barkamena" eskatu behar dutela, Alemaniako presidenteak egingo duen bezala. 

GERNIKA (BIZKAIA) 28/11/2025.- El presidente del PNV, Aitor Esteban (c) hace declaraciones a los medios a la puerta del cementerio de Gernika, Bizkaia este viernes donde el presidente alemán Frank-Walter Steinmeier participará junto al rey Felipe VI en una ofrenda floral en memoria de las víctimas del bombardeo de esta localidad vizcaína durante la Guerra Civil. EFE/ Miguel Toña

Honela bizi izan zuten Gernikako bonbardaketa Mari Karmen Agirrek eta Crucieta Etxabek

Euskadi Irratiak 1937ko bonbardaketa bizi izan zuten bi emakume elkarrizketatu ditu, eta gogora ekarri dituzte orduko bizipenak. Egun hartan gertatutakoa ondo gogoratzen dute biek, eta euren testigantzak oso garrantzitsuak dira jasandakoa inoiz ez ahazteko.

18:00 - 20:00

Protesta egin dute, Espainiako erregearen aurka

GKSk elkarretaratzea egin du Gernikan, Espainiako erregearen bisita dela eta. 

Orain.eus

Pintadak Guernica-ko muralean

Gaur goizean, ezezagun batzuek pintadak egin dituzte muralean. Garbiketa zerbitzuek dagoeneko ezagatu dituzte.

18:00 - 20:00

Alemaniako presidentea, Gernikara bidean

AJuria Enean egin dioten harrera ofiziala amaituta, Gernikara bidean da Alemaniako presidentea. Han, omenaldia egingo diete bonbardaketen biktimei, Gernikako hilerrian.

18:00 - 20:00

Alemaniako presidentea, Ajuria Enean

Harrera ofiziala egin dio Imanol Pradales lehendakariak Alemaniako presidenteari. Ekitaldia hasteko, aurresku bat eskaini diote. 

18:00 - 20:00

Iritsi da Alemaniako presidentea

Ordubeteko atzerapenarekin, Alemaniako presidentea Forondako aireportura iritsi da dagoeneko. Handik, Alemaniako lehen damarekin, Ajuria Eneara joango da. Bertan, Imanol Pradales lehendariak hartuko ditu. 

orain.eus

Hegaldiaren atzerapena

9:45ean Alemaniako presidentearekin eta lehen damarekin Forondan lur hartu behar zuen hegazkina atzeratu egin da. 

Bonbardaketen biktimekin elkartuko da

Bonbardaketatik bizirik atera ziren 95 urteko bi emakumerekin bilduko da Alemaniako estatuburua: Crucita Etxabe eta Mari Carmen Agirre. Omenaldia Gernikako hilerrian egingo da, eguerdian.

Barkamen eskaeraren zain

Frank-Walter Steinmeier Alemaniako egungo presidenteak barkamena eskatu zion Poloniari 2019an, nazien "tirania" eta "basakeria" dela eta, Bigarren Mundu Gerra hasi eta 80 urtera, Poloniako Wielun hirian egindako memorazioan. Bertan, alemaniarren lehen bonbak erori ziren, eta munduko beste lider batzuk ere bertaratu ziren. "Burua makurtzen dut, Alemaniako tiraniaren biktima poloniarren aurrean, eta barkamena eskatzen dizuet. Ez dugu inoiz ahaztuko ", esan zuen Alemaniako presidenteak. Steinmeierrek ere barkamena eskatu zuen 2024an, Kreta bisitatu zuenean, Hirugarren Reichak Grezian gerra garaian egindako krimenengatik.

Alemaniako presidentearen zain

Gaurkoa egun garrantzitsua izango da Gernikako bonbardaketen biktimentzat. Alemaniako presidente batek, historian aurrenekoz, Gernikako biktimen omenaldian parte hartuko du. Eguerdian egingo diete ekitaldia, Zalloko hilerrian.