Muskizko bentzeno mailaren datuak aldakorrak direla eta, prebentzio-neurriei eustea erabaki du Jaurlaritzak
Bentzeno maila nabarmen jaitsi da atzoko datuen aldean, eta prebentzio-neurriei eusten badiete ere, Osasun Publikoko arduradunak ziurtatu du herritarrak ez daudela arriskuan. 14:00etan emango dute datu gehiagoren berri.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Petronorren izandako intzidentziaren ondorioz Muskiz inguruan atzemandako bentzeno-mailak beheranzko joerari eusten dio, baina datuak aldakorrak dira. Airearen Kalitatearen Sareak emandako azken datuen arabera, metro kubikoko 8 mikrogramo inguru neurtu dituzte goizaldean, eta balio horiek atzo prebentzio-neurriak aktibatzea eragin zutenak (100 eta 200 mikrogramo artean) baino nabarmen txikiagoak dira.
Hala ere, Osasun Publikoak arreta handiz jokatzeko dei egin du, eta izan daitezkeen aldaketen aurrean etengabeko zaintzari eusteko, bereziki kontuan izanda egunez tenperaturak gora egin dezakeela eta horrek kutsadura mailari eragingo diola.
14:00etan hurrengo partea eman arte, esposizioa murrizteko gomendioei eutsi diete. Herritar guztientzako neurrien artean daude ahal den guztietan barruko espazio itxietan egotea, ateak eta leihoak itxita edukitzea, aire zabalean jarduera fisikoa saihestea eta etxebizitzen aireztapena mugatzea, eta birzirkulazio bidezko klimatizazio-sistemak lehenestea.
Era berean, arreta berezia eskatu zaie talde zaurgarriei, hala nola arnasketako gaixotasunak edo gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonei, adingabeei, adinekoei eta haurdun dauden emakumeei; izan ere, gertakariak irauten duen bitartean, saihestu egin beharko dute kanpoko airearekiko alferrikako esposizioak. Hezkuntza-zentroen, kirol-zentroen eta zentro soziosanitarioen kasuan, aire zabaleko jarduerak etetea gomendatu dute, eta adingabeak eta mendeko pertsonak aireztapen kontrolatua duten barnealdeetan egotea.
Eduardo Briones Muskizko alkateak, gainera, kalera ez irtetea eta haurrak eskolara ez eramatea gomendatu du bart Radio Euskadin.
Muskizko institutuan pertsianak jaitsi dituzte, inor ez dago jolastokian eta klaseak online ematea erabaki dute, Udalaren aholkuei jarraituz. Antzeko egoera dute Somorrostroko Lanbide Heziketako zentroan ere, klasera ez joateko gomendioa eman baitiete ikasleei.
Horren aurrean, Guillermo Herrero Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko zuzendariak Radio Euskadin bertan argitu du ez dagoela konfinamendurik eta herritarrak ez daudela arriskuan. Hori horrela, bizimodu normala egin daitekeela azpimarratu du, baina inguru horretan, besteak beste, korrika egitera ez ateratzeko eskatu du.
Herreroren hitzetan, oraingoz ez dakite kutsadurak osasun arazorik eragin duen.
Petronorren arabera, segurtasun-protokoloek bildutako neurri zuzentzaileak aplikatzen ari dira intzidentzia kontrolatzeko eta isuria ahalik eta azkarren murrizteko.
Petronorren izandako intzidentzia baten ondorioz, gasolina biltegiko erregai zati bat lurrundu egin da, eta horrek eragin du airea kutsatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.