Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Hitzordua jarrita dago: larunbata, otsailak 28, 22:00etan, Bartzelonako Forum-CCIB auditoriumean. Zita hori baliatu nahi du euskal zinemak aretoetan eta jaialdietan egindako urte arrakastatsuari amaiera bikaina emateko. Espainiako Zinema Akademiaren sariek burutuko dute, besteak beste, "Jone, batzuetan", "Aro berria", "Karmele", "Maspalomas" eta "Gaua" euskarazko film luzeen estreinak eta "Los domingos" eta "Maspalomas" lanen Zinemaldiko Maskorrak utzi dizkigun bidea.
Aurten, inoiz baino aukera gehiago daude, egon, sariak etxeratzeko. Euskal film eta profesionalek Espainiako zinemaren sarietarako 47 izendapen lortu dituzte orotara, "Los domingos"en 13ak buru direla, eta sarien 28 sailetako 23tan egongo da, gutxienez, euskal zinemaren ordezkari bat.
"Los domingos" Alauda Ruiz de Azuaren filmak 13 izendapen ditu, beste edozein pelikulak baino gehiago, tartean film, zuzendaritza eta gidoi onenena. Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea, gainera, interpretazio arloko sei ataletatik bostetan dago finalisten artean: emakumezko aktore onena (Patricia Lopez Arnaiz), gizonezko aktore onena (Miguel Garcés), antzeztaldeko emakumezko aktore onena (Nagore Aranburu), antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Juan Minujín) eta emakumezko aktore berri onena (Blanca Soroa).
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
"Maspalomas" euskal filmeko aktoreak ere denen ahotan daude, sarietarako faboritoez mintzo garela; Jose Ramon Soroiz protagonistak interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen Donostiako Zinemaldian, eta Goya saria beste berrespen bat izango litzateke legorretarrak Bixenteren larruan eginiko lan ederrarentzat. Kandido Urangak antzeztaldeko aktore gisa egindako lanak ere izendapena ekarri dio moriartitarren filmari, guztira jasotako bederatzietako bat. Film, zuzendaritza eta gidoi onenaren saria ere irabaz dezake adineko homosexual baten armairurako buelta kontatzen duen pelikulak.
Ikus-entzunezkoetarako gero eta lur emankorragoa da Euskal Herria, zinez, berezko talentuari, erakundeen arteko lankidetzari, EITBren parte-hartzeari eta zerga pizgarriei esker, eta horren erakusgarri da euskal ekoiztetxeek gidatutako proiektu handiek jaso dituzten izendapenak: "Los tigres" (Kowalski Films ekoiztetxearen parte-hartzea duen lan honek 7 izendapen jaso ditu), "Un fantasma en la batalla" (Basoilarraren Filmak euskal ekoiztetxearen produkzioak 4 izendapen, tartean Susana Abaitua protagonistarena), "El talento" (K2000 euskal ekoiztetxearen lanak izendapen bat), "La tregua" (Spassk 99ren lanak beste bat) eta "La misteriosa mirada del flamenco" (iberoamerikar film onenaren sarirako izendatuta dagoen txiletar filmak Irusoin euskal ekoiztetxearen parte-hartzea du).
"Gaua", Paul Urkijoren hirugarren film luzea, hiru ataletan dago izendatuta (jantzien diseinu onena, makillaje eta ile-apaintze onena eta efektu berezi onenak), "Balearic" Ion de Sosaren lana zuzendari berri onenarenean, "Dekoratua" Uniko bilbotar ekoiztetxearen pelikula animaziozko film onenarenean eta "Zona wao" film labur dokumentalen atalean. Lau film horiek, "Maspalomas" lanak bezala, EITBren parte-hartzea dute.
Azkenik, euskal profesionalek Euskal Herritik kanpoko ekoizpenetan egindako lana ere hartu du aintzat Espainiako akademiak, hala nola Elena Irureta aktorearena eta Urko Garai soinu teknikariarena "Sorda" filmean eta Aitor Berenguer soinu teknikariarena "El cautivo" Alejandro Amenabarren pelikulan.
Susan Sarandon eta Gonzalo Suarez
Goya sarien gala Luis Tosar aktoreak eta Rigoberta Bandini aktore eta musikariak aurkeztuko dute, eta, berorretan, Susan Sarandon estatubatuar aktoreak Nazioarteko Goya jasoko du eta Gonzalo Suarez zinemagile eta idazleari Ohorezko Goya saria emango diote.
Izango ahal da 2025eko ekoizpenaren itxiera hau urtearen parekoa euskal zinemarentzat. Larunbat iluntzean ikusiko dugu, eta aurtengoari begira jarraituko dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!
"Los domingos" Oscarretara bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak
Alauda Ruiz de Azuaren filmak La bola negra eta El ser querido izango ditu lehiakide, Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaia izateko deman.
Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek
Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.
Danny Boylek bere garaiari zorrotz begiratuko dion Veneziako Mostra irekiko du
Gerren kolpea eta krisi klimatikoa Italiako jaialdiaren pantailetara lerratuko dira. Sail Ofizialean, Trainspottingen zuzendaria, Nani Morettik zuzendu duen euskal koprodukzio bat, Hirokazu Koreeda, Florian Zeller eta Werner Herzog lehiatuko dira, besteak beste, baita May el-Toukhy danimarkar-egiptoarra eta Rachel Szor israeldarra ere. Bi emakume 21 pelikulatan.
Klasikoak Zinemaldiko sailak “El desencanto” eta “Ander eta Yul” berreskuratuko ditu
Zinemaldiaren atak horrek Milos Forman, Pere Portabella, Jacques Tati, Fernando Trueba, Agnes Varda eta José Giovanniren film luzeak proiektatuko ditu. Gainera, Zinemaldiak musika onena ere sarituko du, lehenengo aldiz.
"Seis meses en el edificio rosa con azul" film luzeak irabazi du Sebastiane Latino saria
Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual trans eta intersexualen elkarteak Bruno Santamaría Razo mexikar gidoilari eta zuzendariaren film luzeari eman dio saria.
Naomi Wattsek Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
Werner Herzog zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktore alemaniarrarekin bat egingo du Wattsek 74. edizioko Donostia sarien irabazleen zerrendan.