Gernikako bonbardaketaren biktimei omenaldia
Bertan parte hartu dute Alemaniako presidenteak, Felipe VI .a Espainiako erregeak eta Pradales lehendakariak, beste agintari eta erakundeetako ordezkari askoren artean.
Zure interesekoa izan daiteke
"Ezker erradikalari lekukoa ematea" egotzi dio Euskadiko PPk EAJri, eta horren adibide jarri du jeltzaleek Iriarti Iparraldean emandako babesa
Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan, Javier de Andres EAEko PPko presidenteak salatu du "ulertezina" dela EAJ "zentralitatean egotea eta bere botoak beti Bildun amaitzea", Alain Iriart (EH Bai) Euskal Hirigune Elkargoko buru izateko EAJk emandako babesari aipamena eginda.
Begoña Gomez epaitzea proposatu du Peinado epaileak, lau deliturengatik
Juan Carlos Peinado magistratuak auziaren instrukzioa itxitzat eman du, eta Pedro Sanchezen emaztea lau deliturengatik epaitzea proposatu du: influentzia trafikoa, ustelkeria negozioetan, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea eta bidegabeko jabetzea leporatuta. Halaber, bost eguneko epea eman die aldeei ondorioak aurkeztu ditzaten.
Otxandianoren arabera, Iparraldeko dinamika politikoak inspiragarriak izan beharko lirateke Hegoaldean
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, "herri honek behar du EAJ eta EH BIlduren arteko esparru bat, adostua".
EAJk lehen indarra izaten jarraitzen du Euskadin, EH Bildurekiko eserleku bateko koska duela
Araban, jeltzaleek eta EH Bilduk zortzina eserleku eskuratuko lituzkete, berdindurik, baina EAJ lehen indarra izango litzateke hamarren batengatik, Sumarri eserleku bat irabazita.
Iriartek kudeaketa berria aldarrikatu du, eskumen gehiago eta aurrekontu handiagoarekin
Elkarlanean aritzeko gogoz agertu da Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko presidente berria: oreka bilatu nahi du kostaldeko eta barnealdeko guneen artean. Iriartek kudeaketa berria aldarrikatu nahi du, eskumen gehiago eta aurrekontu handiagoarekin. Horrez gain, euskara sustatu nahi du, bat-bateko itzulpena bermatuz Euskal Hirigune Elkargoaren bileretan.
II. Errepublikaren 95. urteurrenaren kariaz, ekitaldia egin dute Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPKk Eibarren
Ekitaldian, "indarrak batzeko beharra" aldarrikatu dute, "erabateko demokrazia" eta "bakearen aldeko jarrera" bermatuko duen Errepublika lortzeko bidean. Era berean, ohartarazi dute faxismoaren oinordekoen asmoak ez direla aldatu, garai bateko asmo berberak dituztelako.
Saibigaingo guduan desagertutako gudari eta milizianoak omendu dituzte
Saibigain mendian, Gerra Zibilean desagertu ziren euskal gudari eta milizianoak omendu dituzte. Lore eskaintza egin diete mendi puntan dagoen monolitoan. Bertan bildutakoek gertakari horiek inoiz ez ahazteko eskatu dute.
Ansolak uste du EAJk zeregin nabarmena beteko duela Euskal Hirigune Elkargoan
Iñigo Ansola BBBko presidenteak nabarmendu du Peio Etxeleku jeltzaleen ordezkariak aldaketaren alde egin duela Euskal Hirigune Elkargoan, Hegoaldearekiko harremana sendotzeko asmoarekin. Ildo horretatik, jeltzaleen babesa Ipar Euskal Herriko logikan ulertu behar dela berretsi du.
Espetxe eskumenak eskuratu zituenetik Eusko Jaurlaritzak "indarrean dagoen legedia bete" duela esan du Zupiriak
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak "legea bete du" espetxe eskumenak bere gain hartu zituenetik, eta, nolanahi ere, Justizia da "azken hitza izango duena". Horrez gain, azken egunotan agertutako pintaketak gaitzetsi ditu.
EAJk salatu du pintaketak agertu direla Mendaroko batzokian
Pintura beltza baliatuz, besteak beste, "EAJ español. Faxistak kanpora!" idatzi dute pintaketa horietan, baita igitaiaren eta mailuaren irudia egin ere.