Auzitegi Nagusiak onartu egin du Lekeitioko aparkaleku sistema, baina herrigunea egoiliarrentzat utzita
Udalak ezarritako aparkaleku sistema egokitzat jo du, beraz, EAEko Auzitegi Nagusiak, nahiz eta ebatzi duen puntu batean orain arteko araua "diskriminatzailea" zela, Munitibarko, Aulestiko, Gizaburuagako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Eako bizilagunek bazutelako herrigunean aparkatzeko aukera; gainerako ez-egoilarrek ez bezala.
EAEko Auzitegi Nagusiak egokitzat jo du Udalak Lekeition duela bi urte ezarritako aparkaleku sistema, nahiz eta eremu berdean aparkatzeko baldintzak aldatu dituen. Izan ere, aurrerantzean egoiliarrek soilik izango dute, udan, herrigunean aparkatzeko aukera. Alegia, inguruko udalerrietako bizilagunek ezingo dute gune berdean aparkatu.
Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, orain arteko araua "diskriminatzailea" zen, Munitibarko, Aulestiko, Gizaburuagako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Eako bizilagunek bazutelako herrigunean aparkatzeko aukera; gainerako ez-egoilarrek, ez.
Aparkaleku sistemaren aferak soka luzea ekarri du 2024tik (onartu zenetik). Horren aurka, errekurtsoa aurkeztu zuten uda Lekeition igarotzen duten bi emakumek, Bilboko bizilagunak biak. Auzitegi Nagusiak, baina, ez du errekurtsoa osorik onartu.
Ordea, Udalak aparkalekua arautzeko eskubidea duela onartu egin du Auzitegiak, udal ordenantzak berdintasun printzipioa errespetatzen ez duela uste duen arren, "inguruko herrietako bizilagunei tratu desberdina eman dielako".
Udala, pozik, arrazoi eman diotelako
Lekeitioko Udala pozik agertu da datorren udan ere orain arteko aparkaleku sistemak indarrean jarraituko duelako.
"Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu aparkatzeko sistemaren aurka aurkeztutako errekurtsoak, 8. artikulua zuzendu badu ere. Horrek esan nahi du orain arte gune berdean aparkatu zezaketen inguruko herrietako bizilagunek ez dutela aurrerantzean horretarako aukerarik izango. Galera handia da Lekeitiorentzat, eta albiste txarra, urte osoan erosketak herrian egiten dituztenentzat", esan du.
Bihar, asteartea, Turismo bulegoan egoiliarren pegatina eskatzeko epea irekiko dela ere gogorarazi du Udalak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera