Bisita instituzionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakaria Frantziako Senatuan izango da ostegunean

Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat goi-ganberan. Imanol Pradalesek Frantziako lurralde ereduari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du.

GRAFCAV7536. BILBAO, 10/12/2025.- El lehendakari, Imanol Pradales, analiza la situación de la economía vasca en el marco del Foro ‘Expectativas Económicas’, organizado por el diario El Correo. EFE/Luis Tejido

Imanol Pradales lehendakaria. Argazkia: EFE

Frantziako Senatuak lehenengo aldiz jasoko du lehendakari baten bisita. Imanol Pradales lehendakaria Frantziako Iraultzaren ondoren sortutako goi-ganberan izango da ostegun honetan, “Euskadiko autogobernuaren, garapen ekonomikoaren eta lurralde-kudeaketaren eredua ezagutarazteko helburuarekin”.

Bisitaren xedea da Euskadi proiektatzea "eskualdeen arteko lankidetzaren, maila anitzeko gobernantzaren eta lurralde-garapenaren arloetan”.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, lehendakariak Euskadi Europako esparruan "eragile garrantzitsu gisa kokatu nahi du arlo horietan", eta euskal eredua proiektatu nahi du “Frantzian estatu-ereduaren inguruan egiten ari den eztabaidan eta Estaturik gabeko nazioen eta eskualdeen etorkizunari buruzko Europako eztabaidan”.

Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, jardunaldira eragile politiko, instituzional eta ekonomikoen ordezkaritza bat bertaratuko da; hala nola eskualdeetako presidenteak, Régions de France elkarteko arduradunak, eurodiputatuak eta enpresak.

Mahai-ingurua

Bestalde, lehendakariak parte hartuko du ‘10 urte joan dira: konfiantzarik al dago eskualdeetan?’ mahai-inguruan. Hitzorduak Frantziako lurralde-ereduaren balantzea egitea izango du ardatz, NOTRe Legeak bultzatutako lurralde-erreformaren hamargarren urteurrena dela eta. Arau horrek Frantziako “eskualde-mapa sakon berrantolatzea ekarri zuen, lurraldeak bateratzea, eskualdeei ahalmen ekonomiko handiagoa, dimentsio instituzional nabarmenagoa eta Estatuaren gobernantzan pisu politiko esanguratsuagoa emateko helburuarekin”.

Eusko Jaurlaritzak adierazi dueenez, hala ere, “legea oraindik eztabaidagai da, eta nabarmendu dute gero eta agerikoagoa dela deszentralizazioaren aldeko aldarria”. Testuinguru horretan, lehendakariaren ekarpenari garrantzi berezia eman diote, euskal eredua azalduko baitu une garrantzitsu batean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

VITORIA, 31/03/2026.- La vicelehendakari y consejera de Cultura, Ibone Bengoetxea, ha informado este martes en Vitoria de los asuntos tratados en el Consejo de Gobierno. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak 'Jauzia Gara' Euskararen Plan Estrategikoa onartu du erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, "inoiz baino euskaldun gehiago dugu, baina erronka nagusia erabileran dago". Helburua da euskararen ezagutzan eta, bereziki, erabileran "jauzi kualitatiboa" ematea, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen presentzia gizarteko eremu guztietan handitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X