Albiste izango dira: Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua, Gatazka Ekialde Hurbilean eta BBK Liven XX. urteurrenaren aurkezpena
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 31ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua: Gobernu Kontseiluaren bileran onartutako gaien berri emango dute egueradia. Maria Ubarretxena bozeramailearekin batera, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun sailburua agertuko dira.
- Gatazka Ekialde Hurbilean: AEBk eta Israelek Irani eraso egin ostean Ekialde Hurbilean piztutako gatazka bogarren astean da dagoeneko. Trumpek gerra hasi zenean esan zuenari eusten dio, gerrak 4-6 aste iraungo duela, alegia, baina erasoek jarraitzen dute, batean eta bestean, gau eta egun.
- BBK Live XX. urteurrena: Bilbao BBK Live jaialdiak 20 urte beteko ditu aurten eta egitarau berezia prestatu dute. Gaur aurkeztuko dute Udaleko, BBK Fundazioko eta Last Tourreko arduranek.
Zure interesekoa izan daiteke
PSOEk eta Sumarrek 2028ko ekainaren 30a baino lehen iraungiko diren alokairuak 2 urtez luzatzea adostudute
Etxebizitza Ministerioak talde parlamentarioekin negoziazioak abiatu behar ditu orain, dekretua Kongresuan onartzeko babesa bermatzeko.
Puigdemont, Comin eta Puigek Espainia salatu dute Europako Batzordearen aurrean, amnistia legea ez aplikatzeagatik
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako amnistia legeari oniritzia eman ondoren, Kontu Auzitegiak akusazioei eta defentsei galdetu die aukerarik ote dagoen Kataluniako independentzia-prozesuagatik zigortutako 30 bat goi karguduni amnistia ez aplikatzeko.
Sendagaien hornikuntza falta saihestea helburu duen lege berria onartu du Ministroen Kontseiluak
Oporren ondoren, Diputatuen Kongresuko izapideak hasiko ditu arau berriak, indarrean jarri ahal izateko. Hornidurarik eza saihesteaz gain, legeak aurrezpena handitu nahi dio pazienteari, prezio-sistema berri baten bidez.
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatetik % 1eko eskupekoa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.