Aitor Esteban: "Harritu egin ninduen Korrikaren azken mezua Bilduren munduari oso lotuta dauden zazpi gaztek egin izanak"
EAJko EBBren presidenteak euskarak Administrazioan izango duen pisuaz akordio bat lortzea espero du, eta euskarari "segurtasun juridikoa" ematearen alde agertu da.
Aitor Esteban EAJko EBBren presidentea pozik agertu da Korrikaren aurtengo edizioak izan duen atxikimendu handia dela eta, baina amaierako ekitaldia kritikatu du.
“Harritu egin ninduen Korrikaren azken mezua sigla batzuekin oso lotuta dauden zazpi gaztek egin izanak. Bilduren munduari lotuta daude, eta ez dira izan gure herriaren aniztasuna ordezkatzen duten zazpi gazte. Harritu egin ninduen, erakundeak berak adierazten dituen nahien kontra doalako, hein batean”, adierazi du.
Hala ere, Estebanek nabarmendu du herria “bere hizkuntzarekin dagoela, euskararekin”, eta euskararen inguruko polemikak saihestearen alde agertu da.
“Euskarak polemiketatik kanpo egon behar du, konfrontazioetatik kanpo, benetan etorkizuna izan dezan nahi badugu. Eta hor, iruditzen zait jendeak erantzun handia eman duela herrialde osoan, eta kalera atera diren gehienak kolore zehatzik gabe atera dira. Hori positiboa da, eta pozteko modukoa”, azpimarratu du.
Ane Elordiren erantzuna
Horri erantzunez, Korrikaren koordinatzaile Ane Elordik Euskadi Irratian nabarmendu du AEK-k ez dituela mezu egileak botoa zein alderdiri ematen diotenaren arabera hautatzen, "euskararen alde egiten duten lanagatik baizik".
"Aniztasuna erakutsi nahi izan dugu, horregatik zazpi lurraldeetako gazteak aukeratu ditugu, jatorri ezberdinetakoak, euskara ama hizkuntza izan ala ez jarri ditugu erdigunean", erantsi du.
PSE-EEk Korrikaren antolakuntza kritikatu du
"Korrikan parte hartu duten milaka lagunen asmo onean egin nahi dugu azpimarra, baina antolakuntzaileek gauza batzuk oso gaizki egin dituztela uste dugu. Gertakari larriak izan dira, besteak beste, CCOO kanporatzea —Korrikaren etsaitzat jota—, ETAko presoen irudiak erabiltzea, amaierako mezurako aukeratutako batzuk aukeratzea...", esan du PSE-EEren legebiltzarkide Ekain Ricok.
De Andresen erantzuna
Era berean, Euskadiko PPren presidenteak, Javier de Andresek, kritikatu egin du Korrika “hasieratik amaierara” garatu dela “ezker independentista erradikalaren mezu sorta” gisa.
Haren iritziz, “leku guztietan gertatzen da”, ezker abertzaleak “espazio publikoa bereganatu du eta”. Gainera, EAJri eta PSEri aurpegiratu die “aurre egin ez izana”.
Euskarari buruzko akordioa, Administrazioan
Buruzagi jeltzaleak, gainera, uste du posible izango dela PSErekin akordio bat lortzea euskarak deialdi publikoetan duen pisuaren inguruan. Haren ustez, denek egon behar dute “konbentzituta” beharrezkoa dela “segurtasun juridikoa ematea baliogabetzen ari diren EPE guztien inguruan”, epaile batzuen “jarrera harrigarriaren” aurrean.
“Orain arte ez da polemikarik egon legearen aplikazioarekin eta ereduak interpretatzeko moduarekin, baina argi dago jurisprudentziaren aldetik ezegonkortasun-eremu bat ireki dela, eta hori ez zaio inori komeni, ez euskara-maila baxuagoa duenari, ez maila altuagoa duenari”, azaldu du.
Horregatik, uste du lehentasuna izan behar dela euskarari “segurtasun juridikoa ematea”.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.