2026KO ABERRI EGUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"

"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".

BILBAO, 02/04/2026.- El responsable del Área de Ordenación del Territorio, Javi Ollo (i), y la responsable de Euskara y Cultura del Consejo Nacional de Euzko Gaztedi, Maider Irujo (d), presentan el mitin y el manifiesto del PNV con motivo del Aberri Eguna (Día de la Patria Vasca), que se celebrará el próximo domingo, este jueves, en Bilbao. EFE/Javier Zorrilla

EAJk 'Aberria bizi' goiburua aukeratu du igandean Aberri Eguna ospatzeko, Bilbon. Argazkia: EFE

'Aberria bizi' da EAJk Aberri Egunaren 94. edizioa ospatzeko aukeratu duen goiburua. "Nazioarteko ordena zalantzan" dagoen testuinguruan, "zentzu handiagoa hartzen du Euskadi gehiago, herri gehiago eta nazio gehiago izateak", ziurtatu du alderdiak. Testuinguru horretan, etorkizuna "eraikitzen" duen "aberri bizi" eta "fidagarri" gisa aldarrikatu dute jeltzaleek Euskadi.

Javi Ollok, EBBko Lurraldearen Antolamendu gaietarako burukideak, eta Maider Irujok, Euzko Gaztediren Aberri Kontseiluan Euskara eta Kultura gaietarako arduradunak, ostegun honetan aurkeztu dute igandean, Bilboko Plaza Barrian, Aberri Egunaren 94. edizioa ospatzeko aukeratu duten leloa.

Zehazki, 'Aberria bizi' da jeltzaleek Aberri Egunerako aukeratu duten goiburua, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko", adierazi dute Ollok eta Irujok. "Egutegian gorriz borobilduta daukagun eguna da, eta egun hori bizitzeko eguna da", laburbildu dute.

Biek azpimarratu dute data nabarmena dela "garena gogoratzeko, ospatzeko eta aldarrikatzeko". "Aberri bizia gara, denboran biziraun duen hizkuntza zaharra duena. Ziurgabetasuna nagusi den egoera honetan ere, norabidea ezartzen dakien herria, bai eta bere hiritargoa gidatzen eta inguru fidagarri izaten ere", gaineratu dute.

Ildo horretatik, Donald Trump AEBko presidentetzara iritsi zenetik potentzien arteko tirabira eta lehia nabarmen areagotu egin dela azpimarratu dute.

Alderdi jeltzalearen ustez, "ezagutzen genuen nazioarteko ordena hankaz gora jarri da" eta "Mendebaldeko lidergo koordinatuarekiko konfiantza murriztu da, ziurgabetasuna areagotuz".

Era berean, "ezinbesteko zeregin" gisa jasotzen du "totalitarismoari bere forma guztietan aurre egitea, anbiguotasunik gabe".

Testuinguru horretan, EAJren ustez, "gaur egun zentzu handiagoa hartzen du Euskadi gehiago, herri gehiago eta nazio gehiago izatearen garrantziak".

EAJk ohartarazi duenez, Europar Batasuna "ez da mugatu behar estatuen klub bat izatera", baizik eta "komunitate politiko handi bat izan behar da, bere herri eta nazioetatik eraikia, bere etorkizun politikoa askatasunean eta berdintasunean erabakitzeko dagokien eskubidea errespetatuz".

Azkenik, "euskal nortasuna zaindu eta bizirik mantentzeko borondatea eta ahalegina" berretsi du, "nazio-identitate bereizia". "Euskadi bizia delako, herri bizia. Etorkizuna duen herria delako", nabarmendu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X