LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EAJren barne prozesua, protestak Frantzian eta etxebizitzaren aldeko greba

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.

BILBAO, 20/10/2026.-La presidenta de la Asociación de Padres y Madres de Niños, Niñas y Adolescentes con Cáncer de Bizkaia (Aspanovas), María José Martínez (i) la diputada general Elixabete Etxanobe y el alcalde de Bilbao Juan Mari Aburto, (i a d) este martes en la presentación de Ausarta Zentroa, un nuevo centro pionero en Bizkaia de atención integral para menores con cáncer y sus familias. EFE/ Luis Tejido
Etxanobe, Aburtorekin batera. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urriaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-EAJren barne prozesua: EAJren oinarriak asteazken honetan hasi dira Batzar Nagusietarako hautagaitzak bozkatzen, eta, Bizkaian, Elixabete Etxanobek eta Ibone Bengoetxeak babes nahikoa lortu dute bigarren errondara pasatzeko, EITB MEDIAk jakin duenaren arabera.

-Protestak Frantzian: Parisko Prefeturak iragarri du gaur Frantziako hiriburuan manifestazio eta elkarretaratzeak egitea debekatu egingo duela, "aldarrikapeneko tentsio altuko testuinguru sozialean" istiluak izango diren beldur. 

-Etxebizitzaren aldeko greba: Sindikatuek agerraldi publikoa egingo dute azaroaren 11rako Euskal Herrirako deitu duten greba orokorraren harira. Bertan, alde batetik, sindikatuen artean adostutako edukiak eta aldarrikapenak plazaratuko dituzte, eta, bestetik, kartela eta azaroaren 11rako adostu diren mobilizazioak ezagutzera emango dituzte

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X