Alderdi Eguna 2012
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi 'inposiziorik gabeko' nazio izatea aldarrikatu du Urkulluk

Forondako zelaietan bildu dira jeltzaleak, bilkuraren 35. edizioan. Euskadi euskaldunen erabaki askean oinarritutako "inposatutako menpekotasunik gabe, Europako nazio" izatea eskatu du Urkulluk.
Iragarkia
"<img style=""float:left;margin:5px;"" src=""http://10.126.2.21/media/images/2012/09/30/716618/716618_urkullu_thumbnail.jpg""/><br/><strong>Urkullu Alderdi Eguna EFE</strong>"
18:00 - 20:00
Euskadi 'inposiziorik gabeko' nazio izatea aldarrikatu du Urkulluk

ref="/eu/hauteskundeak/eaeko-autonomikoak/hautagaiak/osoa/932318/iaigo-urkullu" _fcksavedurl="/eu/hauteskundeak/eaeko-autonomikoak/hautagaiak/osoa/932318/iaigo-urkullu">Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidente eta lehendakarigaiak Euskadi Europako "beste nazio" bat izatea defendatu du, "inposatutako menpekotasunik gabe eta euskaldunen erabakia baino beste loturarik gabe".

Forondako zelaietan, Alderdi Eguneko 35. edizioan hitz egin du Urkulluk. "Euskadi berpiztu" lelopean ospatzen ari dira alderdiaren eguna, milaka jarraitzailerekin eta lehen aldiz ETAren mehatxurik gabe.

"Nazio honetan sinesten dut, besteekin neurtu daitekeen nazio indartsu gisa", adierazi du.

Horretarako, "baldintza berekin onartutako XXI. mendeko akordio" baten aldeko apustua egin du, "erabaki askeen bitartez adierazitako eta asmo demokratikoetan oinarritutako edozein proiektu" egiteko aukerarekin.

Bakea eta normalizazio politikoa, krisia gainditzea eta autogobernu maila handiagoa aldarrikatzea izan dira aurtengo Alderdi Eguneko ardatzak.

CIUko ordezkariak ere bertan egon dira, besteak beste Oriol Pujol CDCko idazkari orokorra eta Jose Maria Pelegri UDCko Nekazaritza kontseilaria.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X