U-21
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mintegi: 'Bi herenak abertzaleak izango gara hurrengo legegintzaldian'

"Herri gisa pentsatu dezagun eta geldi ditzagun Madrilgo aginduak'', esan du EH Bilduko hautagaiak. 21 eserleku eskuratu dituzte.
Laura Mintegi, emaitzak jakin eta gero Argazkia: EITB
Laura Mintegi, emaitzak jakin eta gero Argazkia: EITB

Alderdi abertzaleek Eusko Legebiltzarrean gehiengoa izango dutela azpimarratu du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak emaitzak jakin ondoren hauteskunde gauean egin duen agerraldian.

''Hirutik bi abertzaleak izango gara hurrengo legegintzaldian’', esan du Mintegik independentziaren eta euskal presoen hurbilketaren aldeko oihuen artean.

''Guk, soberanistok, Europan Euskal Herri libre bat egiteko konpromisoa hartu dugu'', azpimarratu du Laura Mintegik. ''Herri gisa pentsatu dezagun, Madrilgo erasoei aurre egiteko'', esan du jarraitzaileen aurrean.

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 ''Beste garaibatean gaude, atzeranzko biderik ez daukana’’, gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X