Mintegi: 'EAJrekin akordioak izateko, edukiak ezagutu behar ditugu'
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramaileak esan du Iñigo Urkullu lehendakari berriak "ausardiaz" jokatu behar duela, "herri honek dituen arazo politiko eta ekonomikoei aurre egiteko".
"Jaurlaritza berriak erantzuna eman behar die arazo politiko eta ekonomikoei, baina oraindik ez ditugu Urkulluren asmoak ezagutzen", kritikatu du. "Datorren astetik aurrera zer hartuko dituen neurriak zeintzuk izango diren zehaztu behar ditu Urkulluk", erantsi du.
Horrez gain, Urkullurena "gobernu ahula" izango dela eta, ondorioz, gainerako talde parlamentarioekin adostasunetara heltzeko gai izan beharko duela nabarmendu du.
EAJrekin akordioetara heltzeko aukeraz galdetuta, Mintegik berretsi egin du EH Bildu jeltzaleekin adostasunetara ailegatzeko prest dagoela, baina "horretarako edukiak ezagutu" behar dituztela azpimarratu du.