Urkulluk euskaraz eta Estatutuaren gainean zin egingo du
Iñigo Urkulluk lehendakari karguaren zina egingo du larunbatean Gernikako Arbolaren aurrean eta ohiko formula erabilita, baina zenbait aldaketarekin. Zinaren formula 1936an erabili zuen lehen aldiz Jose Antonio Agirre lehen lehendakariak. Urkulluk euskaraz egingo du zina, Gernikako Estatutuaren eta Bizkaiko Foru Zaharren aleen gainean.
Zina Gernikako Arbolaren azpian egingo du, 2005ean landatutakoaren azpian hain zuzen, eta Juntetxearen barruan hartuko du lehendakari kargua. Urkullu historiako seigarren lehendakaria izango da.
Agirrek erabili zuen esaldia, ondoren Garaikoetxeak, Ardanzak eta Ibarretxek ere esan zuten: "Jainkoaren aurrean apalik, Euzko lurganean zutunik, azaben gomutaz, Gernikako Arbolaren azpian, herri ordezkarion aitzinan, nire aginbidea ondo betetia zin dagit".
EAJko iturrien arabera, Urkulluk aldaketa txiki batzuk egingo ditu karguaren zina egiteko formulan, eta ez du "Jainkoaren aurrean apalik" esango, Patxi Lopezek 2009an egin zuen bezala. Biblia eta gurutzea bai kendu zituen Lopezek mahaiaren gainetik, eta horren ordezkoak ere ez ditu horiek erabiliko.
Autonomia Estatutuaren gainean
Urkulluk Autonomia Estatutuaren eta Bizkaiko Foru Zaharren aleen gainean zin egingo du, Eusko Jaurlaritzako sailburuak egiten duten bezala.
Zin egiteko ekitaldia eguerdian hasiko da, Juntetxean. Ana Madariaga Bizkaiko Ganberako presidenteak agintea emango dio Bakartxo Tejeriari; izan ere, ekitaldia Ganbera autonomikoaren aparteko saioa da.
Tejeriak irakurriko du Urkullu lehendakari izendatuko duen adierazpena. Jarraian, Urkullu Juntetxetik irten eta euskal askatasunen ikurra den arbolaren azpian zin egingo du.
Makila
Horren ondoren, hemiziklora bueltatu eta agintearen makila jasoko du Patxi Lopezen eskutik. Jarraian hitz batzuk esango ditu eta Ertzaintzaren ordezkariak agurtuko ditu.
Aurtengo ekitaldean, Patxi Lopezen kargu-hartzean ez bezala, ez da Estatuko Segurtasun Indarren ordezkarik egongo. Bukatzeko, argazki ofiziala aterako dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.