Kanpainaren hasiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alonsok dio 'aukera konstituzional bakarra' PP dela

PPren lehendakarigaiak Konstituzioa eta “desberdinen arteko elkarbizitza” defendatzen dutenen botoa eskatu du.
Alfonso Alonso PPren lehendakarigaia.
Alfonso Alonso PPren lehendakarigaia. Argazkia: Efe

Alfonso Alonso PPren lehendakarigaiak Donostian egindako ekitaldi batean esan du bere alderdia dela "aukera konstituzional bakarra", EAEn "aniztasuna" bermatzen duena.

Alonsok EAEko hauteskundeetarako kanpainaren hasierako ekitaldian egin ditu adierazpenok, Borja Semper (Gipuzkoako zerrendaburua), Anton Damborenea (Bizkaikoa) eta Nerea Llanos eta Javier Maroto hautagaiak ondoan zituela.

PPren lehendakarigaiak EAEn "Konstituzioa defendatu beharra dagoela" pentsatzen dutenen eta "desberdinen arteko elkarbizitza" defendatzen dutenen botoa eskatu du.

Alonsok azaldu duenez, "aniztasuna" ordezkatzeko gai den aukera egonkortzeko asmoz aurkeztuko da, eta proiektuak "ulermena eta adostasuna" izango dituela oinarrian.

PP "aniztasunaren aukera" izango dela berretsi du, "Espainiaren eta askatasunaren aukera konstituzionala", horren hitzetan.

orren hitzetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X