Hauteskunde kanpaina: PP
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Damboreneak 'funts arrazistetara itzultzea' egotzi dio EAJri

"Dirudienez, gainerakoak ez gara euskal herritarrak; EAJkoak baino ez dira euskal herritarrak", salatu du Bizkaiko PPko presidenteak.
PPk Bilbon egindako ekitaldian. EiTB
PPk Bilbon egindako ekitaldian. EiTB

Anton Damborenea Bizkaiko PPko presidenteak "funts arrazistetara eta xenofoboetara" itzultzea egotzi dio EAJri, euskal herritarrak "eurak" direla esan baitute kanpainan.

"Dirudienez, gainerakoak ez gara euskal herritarrak; EAJkoak baino ez dira euskal herritarrak", salatu du.

PPk ekitaldia egin du Bilbon, Foru Liburutegiaren aurrean, eta, bertan, Sabino Aranaren ideietara itzulia egitea leporatu die jeltzaleei.

"EAJk beste Europa bat nahi duela esaten du, eta egia da, ez du batasunaren eta elkartasunaren Europa nahi", gaineratu du.

Damboreneak kritikatu egin du Espainiako zein Euskadikp Alderdi Sozialista, eta herritarrei "gezurra" esaten diela ohartarazi du. "Programa eta alternatiba barik aurkeztu da hauteskundeetara, eta Europako sozialistek esandakoaren kontrakoa esaten dute".

Zoe Nubla Europako hauteskundeetarako hautagaiak bozkatzera joateko deia egin die gazteei. Izan ere, biharamunean "beste batzuek hartuko dituzte erabakiak".

Dena dela, euren "kezka" euskal herritarrak edo espainiarrak ote diren baino gehiago, ikasketak lana edota etxebizitza bada, PPren alde bozkatzea eskatu die.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X