Unidos Podemos: 'Une historikoa da aldaketa gauzatzeko'
Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusi eta Unidos Podemos koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi du "une historikoa" dela "Euskadin eta Estatu osoan" aldaketa gauzatzeko.
Unidos Podemosek Gasteizen eman dio hasiera hauteskunde orokorretako kanpainari, Florida parkean. Bertan, hautagaiek proiekzio bat eskaini dute, kartelak itsatsi beharrean.
EAEko Podemoseko buruak nabarmendu nahi izan du "bigarren itzuli" honen garrantzia. Izan ere, abenduan, Podemosek EAJk baino boto gehiago eskuratu zituen Euskadin, baina jeltzaleek eserleku gehiago lortu zituzten. Horregatik, "berdinketa tekniko” horren ostean, "bultzada bat" ematea eskatu du Albak, "aldaketa gauzatzeko".
Helburu horrekin, bere alderdiak "etxeko lanak" egin dituela esan du Albak, IUrekin eta Equorekin bat eginez “aldaketaren aldeko apustua” egin duelako.
Juantxo Lopez Uralde Equoko buru eta Unidos Podemosen Arabako zerrendaburuaren esanetan, konfluentzia hau ekainaren 26ko hauteskundeetako "berrikuntza garrantzitsu bakarra" da, eta "benetako aldaketa nahi duen gehiengo soziala" ordezkatzen du.
Eduardo Maura Bizkaiko zerrendaburuak adierazi du aldaketa inportantea izango dela Europan negoziatu ahal izateko.
Azkenik, Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusi eta Gipuzkoako zerrendako bigarrenak ziurtatu du "konfiantza" duela eta "baikor" dagoela, "alternatiba erreala" baitira, "PPren politikek eragindako desberdintasunen, pobreziaren eta bidegabekerien aurrean".
erien aurrean".Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.