ZUZENEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde kanpaina erdialdera iritsi da: hauek izango dira gaurko ekitaldi nagusiak

Hauteskunde-kanpainaren zortzigarren eguna Euskadin.
(Foto de ARCHIVO)

Trabajador de un taller municipal empaquetando papeletas embaladas durante la preparación del material para las elecciones catalanas del 12M, a 6 de mayo de 2024, en Barcelona, Catalunya (España). Los Talleres Municipales del Ayuntamiento de Barcelona se encargan de organizar el dispositivo 12M, con material para la jornada electoral catalana, como urnas y papeletas para los comicios catalanes del próximo 12 de mayo.



Lorena Sopêna / Europa Press

08 MAYO 2024;ELECCIONES CATALANAS;12M;MATERIAL;URNAS;PAPELETAS;BARCELONA;CATALUNYA

06/5/2024

Atzoko ETB-1eko eztabaidaren ondoren, kanpaina bete-betean sartuko da asteburuan. 
Ermua, Donostia, Getxo, Bilbo, Errenteria, Eibar eta Portugaleten egingo dituzte gaurko mitin nagusiak.
Atzoko eztabaida osorik ikusi dezakezu, hemen. 

Fronte Zabalak pentsio publikoak blindatzeko eta pribatizazioa debekatzeko konpromisoa hartu du

Fronte Zabalak pentsio publikoak blindatzeko eta pribatizazioa debekatzeko konpromisoa hartu du, “gure adinekoek lo lasai egin dezaten, jakinda ezein gobernuk ezin izango dituela pentsioak murriztu edo pribatizatu”, ziurtatu du Rosa Rubio Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak gaur Eibarren egindako ekitaldian. Rubiok iragarri duenez, Fronte Zabalak pentsioen balioa beti KPIaren arabera handitzea eta gutxieneko pentsioa LGSarekin parekatzea defendatuko du, bizitza duinak bermatzeko.

Foto: EITB.

EAJren bost konpromisoak

Konpromiso horiek zerrendatu egin ditu Maribel Vaquerok. Lehenik eta behin, memoria defendatzea “egia, justizia eta erreparazioa  askatasunen alde borrokatu zirenentzat eta  errepresio frankista eta indarkeriaren eta terrorismoaren indarkeria sufritu zutenentzat”. Bigarrenik, demokrazia, EAJren aldetik “autoritarismoari kontzesiorik egingo ez zaiola” argi utziz. Hirugarrenik “pertsonen duintasuna” jeltzaleen jardunaren erdigunean, “giza eskubideen eta denontzako defentsa irmoa eginez. Laugarren tokian hitzeman du Euskadiko autogobernuaren defentsa, eta horri lotuta dago “euskal nortasunaren zaintza, euskararena, gure kulturarena, gure erakundeetan eta Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidearena”. Amaitzeko ziurtatu du konpromiso hauek ez direla adierazpen publiko batean geratuko , ekintza bihurtuko dituztelako  hitzez eta egitez Kongresuan eta Senatuan ekimenak sustatuz.

EAJ:"Euskal botoa faszismoari eta autoritarismoari aurre egiteko tresna izango da" 

51 urte bete dira gaur Francisco Franco diktadorea hil zenetik. Eta gaurko ekitaldian, EAJk aldarrikatu egin du "hautestontzietan adierazitako borondate askearen balioa" Ildo beretik, "euskal botoa faszismoari eta autoritarismoari aurre egiteko tresna" izango dela gaineratu du.. Helburu horrekin, Donostiako Aiete Jauregitik eman ditu ezagutzera talde jeltzaleko hautagaiek "demokraziaren, askatasunaren eta autogobernuaren defentsan" hitzeman dituzten bost konpromiso.

Eider Mendoza, Maribel Vaquero y Aitor Esteban junto a miembros de la candidatura al Congreso y Senado del PNV por Gipuzkoa en el Palacio de Aiete



REMITIDA / HANDOUT por PNV

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/11/2026

Lander Martinez, Fronte Zabaleko hautagaia, gaurko elkarrizketatua Egun on saioan

Iragarkia
18:00 - 20:00

Ostiraleko ekitaldi nagusiak:

Egun on! Hauek dira ostiralerako aurreikusitako ekitaldi politiko nagusiak: 

- PSE: Ermua (11:30) /Donostia (18:30)

- PNV: Donostia (11:00) / Getxo (19:00)

- EH Bildu: Bilbo (12:00) / Bilbo (19:00)

-  PP: Errenteria (11:00) / Getxo (19:00)                 

-  Fronte Zabala: Eibar (11:30) / Portugalete (17:00)