Uxue Barkos Nafarroako presidentetzarako hautagai izendatu dute
Uxue Barkos (Geroa Bai) Nafarroako presidentetzarako hautagai proposatu du formalki gaur goizean Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak.
Proposamena astelehenean eztabaidatu eta bozkatuko dute Nafarroako Parlamentuan. Babes nahikoa lortuta, asteazkenean inbestituko dute Barkos.
Parlamentuko Mahaiak, batetik, eta Bozeramaileen Batzordeak, bestetik, saioen ordutegiak adostu dituzte gaur goizean. Osoko bilkura astelehenean egingo dute, 9:30etatik aurrera, eta inbestidura saioa asteazkenean, 11:30etan.
Deialdiak Nafarroako eta Estatuko Buletin Ofizialetan argitaratu behar dituzte orain.
Asteleheneko saioa 9:30etan hasiko da, Uxue Barkosen hitzaldiarekin (ez du denbora mugarik izango). Datorren legealdiari begira, bere Gobernu programa defendatuko du Barkosek. Ondoren, taldeen txanda izango da (30 minutu talde bakoitzarentzat) eta Barkosek erantzuteko aukera izango du. Bozketa astelehenean bertan egingo dute.
Uxue Barkos presidente izendatuko dute Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren babesari esker. Guztira 26 dira Barkosen alde egingo duten ordezkariak, Parlamentuko gehiengo absolutua.
Lau alderdi horiek hitzartu dute dagoeneko Gobernu berriko programa, eta gaur arratsaldean, 16:30, Exekutiboko kide berriak adosteko bilera egingo dute.
Oposizioaren erreakzioak
Carlos Garcia Adanero UPNren bozeramaileak gogor kritikatu du Nafarroako Gobernu berriaren osaketa. “Mendekuaren eta gorrotoaren Gobernua izango da, eta Nafarroako Erreinuaren aurka arituko dira”.
Bestalde, Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak aurreratu du berak ez lukeela Geroa Bairen hautagaitzaren alde egingo, baina azken erabakia PSNren Batzordean hartuko dutela, datorren asteburuan.
PPNk Gobernu berriaren azpiegitura kritikatu du (bederatzi sail izango ditu Exekutiboak, orain baino bat gehiago). Popularrek “Administrazioa argaltzea” eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen eta UPNk Iruñean
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Joseba Asiron, EH Bildu: ''Gehiago gara, eta prest gaude eskuinari atea ixteko''
Joseba Asiron eta Laura Aznal ospatzen ari dira Iruñean eta Nafarroan lortutako emaitza onak. Lehenengoak, gainera, ziurtatu du Udalean gehiengo aurrerakoia izango dela, eta gehiengo hori EH Bilduk zuzenduko duela.
Botoa ematera joateko deia egin diete hautagai guztiek herritarrei
Ideologia ezberdinak alde batera utzita, hautagai guztiek bat egin dute gaur haien eskaeran, abstentzioaren beldur. Hala, gaurko hitzordua oso garrantzitsua dela nabarmendu dute guztiek.
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
Kanpaina itxiera sutsua egin dute Nafarroako hautagai nagusiek
Elkarrizketa eta bizikidetza jorratzeko, Gobernu aurrerakoi trinko eta sendoa izateko, lau urte gehiago beharrezko direla, azpimarratu du Maria Chivite PSNko presidentegaiak.
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
Igandean aro berri bat zabaldu daitekeela Nafarroan adierazi dute hautagai guztiek
Foru Erkidegoari dagokionez, Iruñean ikusi ditugu Nafarroako presidente-gaiak eta Iruñeko alkate-gaiak. Bozkatzera joateko deia egin dute denek.
Nafarroako Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak
Azken txanpan sartu da kanpaina eta Gobernuan egon diren alderdiek euren lorpenetan jarri dituzte indarrak. Oposizioak, ordea, egin gabeak eta gaizki egindakoak salatu ditu.
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.