N-1
2023/01/01 - 13:38
N-1 itxi dute Idiazabalen, kamioi batek su hartu duelako
10:00ak aldera hartu du sua kamioiak N1 errepideko 413. kilometroaren parean, Madrilgo norantzan zihoala. Hasiera batean errepidea bi norantzetan itxi dute, baina Donostiara aldeko erreiak ireki dituzte ondoren. 12:30 aldera ireki dute errei bat Gasteizerako norantzan. (@idiazabaludala-ren bideoa)
2022/11/17 - 19:20
N-1 errepidearen Irungo noranzkoak hiru ordu baino gehiago itxita eman ditu, istripu baten ondorioz
Bi kamioik eta auto batek elkar jo dute Legorretan. Istripua 17:15 aldera gertatu da. Zirkulazioa GI-2131 errepidetik, Ordiziatik, bideratu dute, baina 6 kilometroko auto-ilarak izan dira.

2022/11/13 - 14:28
N-1eko irteera eta sarrera batzuk itxiko dituzte Idiazabalen errepidea konpontzeko
Donostiarantz 416-1-S eta Gasteizerantz 416-2-S irteerak eta 416-2-E sarrera, Gasteizerantz, itxita egongo dira 22:30etik 06:00etara.

2022/11/09 - 15:44
A-15aren Gipuzkoako zatia itxi egingo da berriro 700 metrotik behera elurra iragartzen dutenean
Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu duenez, urtarriletik aurrera, ibilgailu astunek N-1 edo Sakanako autobidetik zirkulatu beharko dute, eta arinek, GI-2130 errepidetik, Berastegitik Tolosara. Gipuzkoako Bidezaintza Plana azaroaren 15ean sartuko da indarrean.
2022/10/28 - 17:42
Gipuzkoak errepideko bidesarietan deskontuak egiteko plan bat jarriko du abian urtarrilean
Garraio publikoaren prezioa % 63ra arte murriztuko da, eta gutxien kutsatzen duten merkantzia garraiolarien kasuan, % 25 ingurukoa izango da beherapena.
2022/10/10 - 12:57
N-1eko errei bat itxita Alegia parean eta Irungo noranzkoan, kamioi batek izandako matxura tarteko
Ilarak sortu dira. 09:15ak aldera, matxura izan du autoak zeramatzan kamioiak eta bidean traba egiten geratu da. Garabia bertan da.