Auto ilarak amaituta Tolosan
Egun korapilatsua izaten ari da N-1 errepidean, Tolosan, eta Txorierriko igarobidean, Lezaman, izandako bi istripurengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Tolosako ezbeharra 10:35 inguruan gertatu da, kamioi batek irrist egin eta irauli egin da. Errepidean gurutzatuta gelditu da eta zama galdu du. Ondorioz, errepidea itxi behar izan dute. Erabat itxita egon ostean, arratsaldeko 18:00ak aldera errei guztiak zabaldu dituzte N-1ean, Donostiarako norazkoan, eta pixkanaka desegin dira 15 kilometrokoak izatera iritsi diren auto pilaketak.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira, eta ez da inor zauritu.
Lezaman, ostera, auto bate bidetik atera da eta ilara luzeak sortu dira Gurutzetara bidean. Errei batek itxita jarraitzen du inguru horretan.
Larrabetzun ere arazoak izan dira, N-637 errepidean, Barakaldorako noranzkoan. Bertan, hiru ibilgailuk istripua izan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak