634 errepide nazionala
2023/09/11 - 13:43
Normaltasuna nagusi da N-634 errepidean, Galdakaon, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin ostean
Autoaren gidaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta atera dutenean, erietxera eraman dute. Ilarak sortu dira errepide horretan zein AP-8an, 10:40 arte.
2023/09/11 - 12:47
Emakume bat zauritu da N-634 errepidean, Galdakaon, auto baten eta kamioi baten arteko talkan
Istripua 07:10ean gertatu da, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute emakumea ibilgailu barrutik ateratzeko. Istripuaren ondorioz, errepidea itxita geratu da bi noranzkoetan.
2023/08/04 - 22:02
Bost autok eta bi kamioik istripua izan dute Orion, eta auto-ilara luzeak dira AP8 autobidean
Ezbeharra 19:05ean gertatu da. Hasiera batean, AP8 autobidea itxi behar izan dute, bi erreiak Iruneko noranzkoan. Dagoeneko erreietako bat berriro zabaldu dute Irungo noranzkoan.
2023/07/31 - 22:13
Motozale bat hil da Getarian, erorikoa izan eta galtzadatik irtenda
Istripuan, oinezko bat zauritu da, eta Donostia ospitalera eraman dute. Aurten Euskadiko errepideetan hil den seigarren motozalea da.
2023/07/28 - 14:20
Trafiko dentsitate handieneko asteburua hasiko da, irteerek eta itzulerek bat egingo baitute
Uda honetan 1.800.000 joan-etorri egin dira Biriatuko mugatik, noranzko bakoitzean, hau da, 2022an baino % 2 gehiago, eta joan den uztailaren 1etik 3 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan (guztiak Gipuzkoan).

2023/05/09 - 17:17
Hil egin da larunbatean Orion izandako istripuan larri zauritutako motozalea
Hildakoa gizonak 30 urte ditu eta Andoaingo bizilaguna da.
2023/05/08 - 09:14
Gizonezko bat hil da Ermuan izandako istripu batean
Ezbeharra gauerdia pasatxo jazo da, N-634an, AP-8rako sarbidea ematen duen biribilgunean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera eta errepideko hesiaren kontra joan da.

2023/05/06 - 19:24
Motor gidari bat larri zauritu da Orion izandako trafiko istripu batean
Ondorioz, N-634 errepidea itxi dute puntu horretan, bi noranzkoetan. 14:20an berriro zabaldu da errepidea, behin laguntza- eta garbiketa-lanak amaituta.

2023/04/05 - 18:57
Auto-ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da errepide sare nagusira
522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.
2023/02/16 - 09:51
Amaitu dira auto ilarak Galdakao inguruan
Galdakaoko ospitale inguruan egunero izan ohi den trafiko ugariari lan arloko protesta bat gehitu zaio.

2022/08/28 - 17:54
Amaitu dira auto-ilarak Irunen, itzulera operazioaren hirugarren egunean
Atzo 9 kilometrora arteko ilarak izan ziren Baionarako bidean, baina badirudi igande honetan, itzulera operazioaren azken eguna dezente lasaiagoa izango dela.
2022/08/27 - 20:42
Hainbat kilometrotako auto-ilarak daude Biriatuko mugan
Eguerditik aurrera hasi da arazoak sortzen itzulera operazioa euskal errepideetan. 17:00etatik 23:00etara espero dira arazo gehien Biriatun.

2022/08/09 - 09:12
Kamioilari bat hil eta beste bat zauritu da Elgoibarren, kamioi bat AP-8tik N-634 errepidera amildu ostean
Ezbeharra 02:00etan jazo da. Zendutakoa, 61 urteko gizonezkoa, kopilotu zihoan kamioian.