Normaltasuna nagusi da N-634 errepidean, Galdakaon, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin ostean
Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute gaur N-634 errepidean, Galdakao parean (Bizkaia) eta Bilboko noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zauritu da eta errepidea guztiz itxi dute.
Iturrion arabera, istripua 07:10ean jazo da, errepideko 97. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute.
Auto-gidaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira, baita osasun zerbitzuak ere. Autotik ateratakoan, erietxera eraman dute.
N-634 errepidea erabat itxita egon da, kamioia bidean gurutzatuta geratu baita. Garabiak bidali dituzte ibilgailuak eramatera, eta errepideetako langileak, berriz, bidea garbitzera.
10:40an ez zegoen auto-pilaketarik N-634 errepidean.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean