Motor gidari bat larri zauritu da Orion izandako trafiko istripu batean
Motor gidari bat larri zauritu da Orion larunbat honetan, auto baten aurka talka egin ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Goizeko 11:00ak aldera gertatu da istripua, N-634 errepideko 11. puntu kilometrikoan, Orio parean eta Zarautzerako noranzkoan.
Ertzaintza eta Osakidetza bertaratu dira istripuan inplikatutakoei laguntzeko. Osasun-langileek motorraren gidaria artatu dute, eta anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera, zauri larriekin.
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan 14:20ak arte; orduan, behin laguntza-lanak eta bidea garbitzeko lanak amaituta, errepidea zabaldu eta zirkulazioa bere onera itzulo da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.