A-15 autobia
2024/06/04 - 20:55
Nekazarien protestek garraio-sektorean "galera handiak" eragin dituztela salatu du Guitrans patronalak
"Garraio-sektorearentzat zaila den testuinguruan" ematen direla adierazi du Gipuzkoako garraioaren patronalak, eta "merkantzien garraioa berriro ere kaltetuena" dela ziurtatu du.
2024/06/04 - 19:52
Egoera baretzen doa Gipuzkoako errepideetan, auto-ilara kilometrikoek jarraitzen duten arren
Unerik zailenetan 40 kilometroko auto ilarak zenbatu dituzte. Egoera hobetzen ari bada ere, pazientzia eskatu dute Segurtasun Sailetik.
2024/06/04 - 15:21
Kamioiek Gipuzkoako errepideak kolapsatu dituzte
Nekazarien Biriatuko mugako blokeoa amaitu eta berehala sortu dira arazoak. Kamioien joan-etorri handiaren ondorioz, errepideak blokeatu egin dira, eta 30 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
2024/06/03 - 11:29
Auto-ilarak eta trafiko motela Gipuzkoako errepideetan, nekazarien protestagatik
Trafikoan eragin handiena A-1 eta A-15 errepideetan izaten ari da, Villabona eta Andoain artean, Irungo noranzkoan, baita N-121-A errepidean ere, Irun inguruan.
2024/05/19 - 11:33
A-15a itxi egingo dute lau gauez jarraian, astelehenetik aurrera, Andoaingo noranzkoan, lanak egiteko
22:00etatik 06:00ak arte egongo da itxita errepidea, eta ibilgailuak GI-2130 errepidetik joan beharko dira Berastegitik Tolosaraino, eta bertan N-1a hartu.
2024/04/24 - 09:58
A-15a itxita Zizur eta Landaben artean, kamioi batek su hartu ondoren
A-15a itxi dute, Zizur eta Landaben (Iruñea) artean, kamioi batek su hartu ostean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina ibilgailuak bidea oztopatzen duenez, pilaketak sortu dira inguruan. (Irudiak: @policiaforal_na)
2024/04/22 - 00:19
Motozale bat oso larri zauritu da Imotzen, A-15 errepidean, bidetik irten eta hesia jota
Istripua 14:51 aldera gertatu da. Motor-gidaria oso larri eraman dute anbulantzia medikalizatu batean Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.
2024/04/03 - 18:19
Kamioi baten istripua A-15ean, Urnieta parean (Gipuzkoa)
Trafikoa eten dute autobidean, Donostiarako noranzkoan, eta N-1etik zuzendu dute. Auto-ilarak sortu dira beste errepidean.
2024/04/03 - 16:24
A-15a zabalik da Urnieta parean, ia zortzi orduz itxita egon ondoren kamioi bat iraulita
Zirkulazioa la N-1etik bideratu dute. Hiru kilometrorainoko ilarak sortu dira.
2024/03/22 - 13:13
A-15 errepidea itxita egongo da asteburuan Gipuzkoan, Gorosmendiko tunelaren irekiera prestatzeko
Itxierak dirauen bitartean, ingurua garbitu, bypassa kendu eta simulakro bat egingo da. Tunelaren berrikuntza integrala izan da, eta Adimen Artifizialeko kamerak jarri dira segurtasuna areagotzeko.
2024/03/09 - 21:40
17 pertsona zauritu dira A-15 autobian, Elduainen, gutxienez 18 ibilgailuk izan duten istripuan
Zaurituak, horietako bat larri, Donostiako eta Tolosako ospitaleetara eraman dituzte. Dirudienez, errepidea irristakor zegoen, txingorra egin duelako bertan.
2024/03/09 - 20:57
17 pertsona zauritu dira A-15 autobian, Elduainen, hainbat ibilgailuren artean izan den istripuan
Ia hiru orduz egon da autobia itxita, bi noranzkoetan. Dirudienez, txingorrak eragin du ezbeharra.
2024/02/14 - 11:40
Ertzaintza Hernaniko A-15 errepidean izandako istripuaren lekukoak bilatzen ari da
Pertsona bat hil zen astearte honetan A-15 errepidean, Hernani parean izandako motor istripu batean. Bestalde, asteazken honetan beste motozale bat larri zauritu da Azkoienen (Nafarroa), furgoneta baten aurka talka eginda.
2023/12/15 - 14:13
Larunbat gauerdian zabalduko dute atzera A-15eko Oindolarko tunela, otsailetik itxita egon dena
Irekitzeko prestaketak egiteko, ordea, ezinbestekoa izango da trafikoa moztea, larunbateko 05:00etatik 24:00etara, Andoaingo Sorabillako lotunetik eta Berastegiko lotunetik, bi noranzkoetan.
2023/11/25 - 10:28
Ireki dute A-15a Andoainen, Iruñeko noranzkoan, auto-istripu baten ondorioz itxita egon ostean
Auto batek bazterra jo du tunel baten barruan, Berastegitik gertu, eta bidean traba egiten ari zenez, errepidea ixtea erabaki dute.
2023/11/09 - 13:11
Neguko Bidezaintza Plana 700 metrotik behera zuritzen duenean aktibatuko dute Euskadin
Gipuzkoan, iaz bezala, A-15 autobia itxi egingo dute elur arriskua dagoen guztietan. "Elurra A-15 nieve" Telegram kanalaren bidez zerratuta ala zabalik dauden errepideen gaineko informazioa berehala jasoko dute erabiltzaileek.
2023/10/18 - 16:24
Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko ditu AP-15ean egun berean egindako joan-etorrien deskontuak
Hortaz, erabiltzaileek ibilbide horien BEZa baino ez dute ordainduko, beti ere, Via T gailua badute eta AP-15ean deskontuak eskuratzeko izena emanda badaude.
2023/10/16 - 09:36
A-15a itxi egingo dute gaur gauean, Andoainen, bi norabideetan, lanak direla eta
22:00etatik 06:00etara egongo da itxita, Oindolar eta Gorosmendiko tuneletan lanak egin behar baitituzte.
2023/09/21 - 14:29
Espainiako Gobernuak eta Bruselak gertu dute 2024rako adostutako autobideetako plana atzera botatzeko akordioa
Bidesarien konpromisoa Espainiako berreskuratze-planean dago jasota, 3. mugarriaren barruan. Horren arabera, Espainiak "ordainketa-mekanismo bat sortu behar du Estatuko errepideak erabiltzeagatik". Orain, baina, ziurtatu dute konpromiso hori atzera botatzeko zorian daudela.
2023/09/12 - 10:48
A-15ak eta AP-8ak, Berastegi eta Elgoibar parean, normaltasuna berreskuratu dute goizeko ezbeharren ostean
Zirkulazioa zaildu dute ezbeharrok, baina horietan ez da inor zauritu.