A-15a itxi egingo dute gaur gauean, Andoainen, bi norabideetan, lanak direla eta
A-15 errepidea guztiz itxiko dute gaur, astelehenarekin, Andoainen (Gipuzkoa), Oindolar eta Gorosmendiko tuneletan lanak egin behar baitituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, asteleheneko 22:00etatik astearteko 06:00etara egongo da itxita errepidea, bi norabideetan. Aldundiak lanak egin behar ditu Oindolar (Donostiako norabidean) eta Gorosmendiko (Iruñera bidean) tuneletan, eta horretarako "beharrezkoa izango da trafikoa erabat etetea".
Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, eta Iruñera bidean, Sorabillako lotunean.
Andoainera bidean, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatzen diete A-15eko erabiltzaileei, ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan. Berastegi, Elduain eta Berrobi udalerrietako bizilagunei, berriz, Berastegiko lotunean buelta eman eta GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joaten utziko diete.
Gipuzkoatik Nafarroarantz, N-1 errepidea aholkatzen dute ibilbide luzeko bidaietarako, baina Lekunberrira edo Leitzara doazenek GI-2135 errepidea (Tolosa-Lekunberri) erabili ahalko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda