A8 Autobidea
2023/07/10 - 20:37
Auto-ilara luzeak izan dira A-8an, Kantabriarako noranzkoan, auto batek eta kamioi batek elkar jo ostean
Istripua auto batek eta kamioi batek elkar jotzean gertatu da, 16:30ean, Kantabriarako noranzkoan, Muskiz parean. Ezbeharrak zazpi kilometroko auto-ilarak eragin ditu, baina 20:30 aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2023/07/07 - 21:09
Arratsalde zaila A-8an, 10 kilometro artekoko auto-ilara luzeekin, Santanderrerako noranzkoan
Gainera, lau pertsona zauritu dira Barakaldon, Santanderrerako noranzkoan, zazpi ibilgailuk talka eginda. Istripua 15:00etan gertatu da, N-637 errepidean.
2023/07/01 - 14:36
Normaltasuna nagusi Frantziako Tourrak baldintzatutako irteera operazioaren lehen orduetan
Aurten, iazko udan baino joan-etorri gehiago espero dira; beraz, funtsezkoa da bidaiak aldez aurretik planifikatzea eta informazio guztia kontsultatzea errepidera irten aurretik.
2023/06/27 - 14:44
Kamioi gidari bat hil da Ontongo biaduktutik (Kantabria) erori eta su hartu ostean
Erreskate taldeek gidariaren gorpua kamioitik ateratzea lortu dute. Kamioia 20 metro baino gehiago erori da A-8ko biaduktutik, Ontonen (Kantabria), Bilborako norabidean, eta lurra jo duenean su hartu du.
2023/06/26 - 11:49
A-8 autobidean matxuratutako kamioi batek kilometrotako ilarak sortu ditu Basauri parean, Bilborako noranzkoan
Max Center eta Artatza aldean ere trafiko handia izan da lehen orduan.
2023/06/21 - 10:55
Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Deban
Garabia 09:45 aldera iritsi da tokira, eta eskuineko erreian geratu den kamioia errepidetik kendu dute jada. Istripua 07:40 aldera jazo da, Istiñako tunelean, Irungo noranzkoan, baina ez da inor zauritu.
2023/06/08 - 14:04
Bizkaiko AP-8 autobideko langileek 11 greba egun deitu dituzte ekaina eta uztaila bitartean
Lanuzteak ekainaren 16, 17, 18, 23, 24, 25, 29 eta 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira, Gesbisa enpresak egindako langile-murrizketaren aurka protestan. ELAk adierazi du negoziazioek 18 hilabete baino gehiago daramatzatela blokeatuta.
2023/05/27 - 11:21
AP-8ko Elgoibarko adarra itxi dute, Bilborako noranzkoan, konponketa batengatik
Trafikorako itxita egongo da asteburu honetan, gaineko pasabidearen zabalkuntza-junturak berrituko dituztelako. Alternatiba gisa, Eibarko 71. sarrera eta irteera erabiltzea gomendatu dute.
2023/05/24 - 11:12
Lau pertsona zauritu dira AP-8 autobidean, Zornotza parean, izan den istripuan
09:00etarako bidea garbi zegoen, eta trafikoa normaltasunera itzuli da.
2023/05/16 - 10:19
Amaitu dira auto ilarak A-8an, Barakaldon bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharraren ondorioz, lau erreietako hiru itxi dituzte eta auto ilara luzeak sortu dira goizeko lehen orduan. Gainera, pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2023/05/10 - 10:45
Kamioientzako zaintzapeko aparkalekuak: segurtasuna ala gastua?
Daramaten kargaren arabera, kamioilari asko behartuta daude zaintzapeko aparkalekuetan geratzera. Bezeroak edo aseguru-etxeak hala eskatzen diete, merkantzia lapurtzea saihesteko. Beste batzuentzat, ordea, ezinezkoa da geraleku horien gastuei aurre egitea.
2023/05/10 - 07:00
Kamioien zaintzapeko aparkalekua: segurtasuna ala gastua?
Daramaten kargaren arabera, kamioilari asko behartuta daude zaintzapeko aparkalekuetan geratzera. Bezeroak edo aseguru-etxeak hala eskatzen diete, merkantziaren lapurreta saihesteko neurri gisa. Beste batzuentzat, ordea, ezinezkoa da geraleku hauen gastuei aurre egitea.
2023/05/08 - 09:14
Gizonezko bat hil da Ermuan izandako istripu batean
Ezbeharra gauerdia pasatxo jazo da, N-634an, AP-8rako sarbidea ematen duen biribilgunean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera eta errepideko hesiaren kontra joan da.
2023/05/03 - 11:36
Auto ilara luzeak eragin ditu istripu batek A-8 autobidean, Bilbo parean
09:15 inguruan bukatu dira auto ilarak. Ezbeharrean ez da inor zauritu.
2023/04/28 - 10:26
Gesbisako langileak grebara daude deituta gaur, Bizkaiko AP-8an
Autobide hori kudeatzeko emakida duen enpresako beharginek lanuzteak egingo dituzte 14:00etatik 22:00etara.
2023/04/26 - 16:05
Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Zumaian kamioi batek zama galdu ostean
Ezbeharraren ondorioz, autobidea guztiz itxi behar izan dute hainbat minutuz. Hala ere, 12:45erako errei bat zabaldu dute noranzko bakoitzean. 13:35 aldera berreskuratu du trafikoak ohiko normaltasuna puntu horretan.
2023/04/21 - 10:23
Motozale bat zauritu da A-8an, Trapagaran parean izandako istripuan
Zauritutako pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Ezbeharraren ondorioz, hiru erreietako bat itxi dute eta auto ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan.
2023/04/11 - 20:26
Amaitu dira auto ilarak AP-8an, Irunen
Arratsalde erdian, 5 kilometroko ilarak sortu dira Baionarantz.
2023/04/06 - 17:46
Errepideetako egoera normaltasunera itzuli da, goizean ilara luzeak izan ostean, batez ere Kantabriako mugan
Bestalde, trafikoa normala da berriro Zarauzko eta Biriatuko ordainlekuetan. AP-8an. Arratsaldean, Santurtzin hasi eta bukatuko den Itzuliaren eraginez, A-8ko hainbat irteera itxi beharko dituzte tarte batez.
2023/04/05 - 18:57
Auto-ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da errepide sare nagusira
522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.