Arratsalde zaila A-8an, 10 kilometro artekoko auto-ilara luzeekin, Santanderrerako noranzkoan
A-8 autobian 10 kilometroko auto-ilarak izan dira Muskizen (Bizkaia), Santanderrerako noranzkoan, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.
Auto-ilarak 15:00etan hasi dira gaur, Bizkaitik Kantabriako udalerrietara doazen ibilgailuen zirkulazio handiagatik. 18:30 aldera, ibilgailuak arinago hasi dira zirkulatzen.
Zazpi ibilgailuren arteko talka, Barakaldon
Gainera, lau pertsona zauritu dira Barakaldon (Bizkaia), Santanderrerako noranzkoan, zazpi ibilgailuk talka eginda. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 15:00etan gertatu da N-637 errepidean.
Zazpi ibilgailuk talka egin dute eta bidaiarietako lauk zauriak izan dituzte. Ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte. Bost eta sei kilometro arteko auto-ilarak sortu dira Artatza eta Txorierriko Korridorearen artean, Deriora arte.
17:00etan, errei guztiak ireki dituzte berriro.