TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Deban

Garabia 09:45 aldera iritsi da tokira, eta eskuineko erreian geratu den kamioia errepidetik kendu dute jada. Istripua 07:40 aldera jazo da, Istiñako tunelean, Irungo noranzkoan, baina ez da inor zauritu.

Kamioi batek eta auto batek talka egin dute asteazken honetan AP-8 autobidean, Deba parean, Irungo noranzkoan. Horren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute eta 4 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira lehen orduan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Istripua 07:40 aldera jazo da, Istiñako tunelean, Deban, baina ez da inor zauritu. Dena dela, errei bat itxi dute zirkulaziorako, eta 4 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Irungo noranzkoan. Ikerketa abiatu dute istripua zerk eragin duen argitzeko.

Garabia 09:45 aldera iritsi da tokira, eta eskuineko erreian geratu den kamioia errepidetik kendu dute jada. Hala, 10:30 aldera amaitutzat eman dira istripuaren ondorioz goizean sortu diren auto-ilarak.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X