A8 Autobidea
2022/04/02 - 23:15
Gizon bat hil da A-8ko bidesariaren kontra talka eginda, Iurretan
A-8ko errepideko bidesariko kabina baten kontra jo du eta lekuan bertan hil da. Bera bakarrik zihoan ibilgailuan.
2022/03/08 - 10:52
Bi pertsona zauritu dira A-8an eta Txorierriko igarobidean izandako bi istriputan
Bi bideak kolapsatuta egon dira lehen orduetan, eta zazpi kilometroko ilarak sortu dira Galdakaoko noranzkoan.
2022/02/21 - 09:58
Amaitu dira auto-ilarak A-8an, Bilbon, Malmasingo tunelean izan den istripu bategatik
Irungo noranzkoan sortu dira pilaketak. Pertsona bat zauritu da hiru autoren artean izandako talkan.
2022/02/09 - 11:53
Goiz korapilatsua Bizkaiko errepideetan Barakaldo parean izandako bi istripurengatik
Bi ezbeharrak N-637 errepidean gertatu dira, ordu eta erdiko tartean, eta auto-ilara handiak sortu dira Erletxetara bidean. Auto-ilarak A-8raino iritsi dira.
2022/02/06 - 16:40
Ehunka pertsona atera dira kalera Zaldibarko hondamendia salatzeko eta erantzukizunak eskatzeko
50etik gora kolektibok bat egin dute protesta ekitaldiarekin. Zaldibar Argituk omenaldia egin die zabortegiaren ondoan Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hildako langileei.
2022/02/01 - 11:40
Goiz korapilatsua, AP-8 autobidearen Gipuzkoako zatian
Hiru ibilgailuren arteko istripu batek auto-ilarak eragin ditu AP-8an, Elgoibar parean eta Bilborako noranzkoan. Bide berean, baina Donostiarako bidean, bi ibilgailuk talka egin dute Itziarko tunelaren barruan, eta lau kilometrorainoko ilarak sortu dira.
2022/02/01 - 11:10
Ilarak sortu dira AP-8an, Deban eta Elgoibarren, bi istripurengatik
Istripua izan duten ibilgailuak erretiratu dituzte eta apurka-apurka trafikoa normaltasunera itzuli da.
2022/01/17 - 12:12
Bost pertsona zauritu dira Txorrierriko igarobidean izandako istripu batean
Bederatzi ibilgailuk talka egin dute Sondika parean, eta ilara luzeak sortu dira. 10:15ean etorri da lehenera trafikoa.
2021/12/28 - 16:54
Motor-gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zornotzan
Istripua 14:10ean izan da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, motor-gidaria erori egin denean. 43 urte zituen.
2021/12/27 - 16:10
AP-8a moztuta bederatzi orduz, Barakaldo parean kamioi zisterna eta furgoneta baten arteko talkagatik
03:23an jazo da istripua, 122 kilometroan Irungo noranzkoan. Bi ibilgailuetako gidariak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. 12:30ean Santa Agedako tunelaren "by-passa" ireki dute, Kantabriarako noranzkoa moztuta mantenduz.
2021/12/13 - 09:02
Nafarroa hegoaldeko hainbat errepide itxita daude oraindik, ura tarteko
Bypassa dago A-15ean Cadreita parean eta urak hartu du erreietako bat Castejon parean. Tuteran itxita dago Ebroko zubitik hirira sartzeko bidea.
2021/12/11 - 23:43
Jaurlaritzak Uholdeei aurre egiteko larrialdi faseari eutsi dio Araban
Segurtasun sailburuaren hitzetan, bezperan baino "askoz hobea" da egoera.
2021/12/10 - 13:40
Trafiko arazoak nonahi Euskal Herrian, uholdeen, luizien eta ur putzuen ondorioz
Gutxienez, 30 errepide daude moztuta, gehienak bigarren mailakoak. Besteak beste, Mendaro herrirako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduotako euri-jasek eragindako uholde eta luiziengatik.
2021/12/10 - 11:53
Luizi baten ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute Elgoibarren, Donostiarako noranzkoan
Lur-jausi baten ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute goizaldean Elgoibarren, Donostiarako noranzkoan. Hori dela eta, bypass bat jarri dute trafikoa errazteko.
2021/12/06 - 14:59
30 urte igaro dira Euskadin gertatu den auto istripu larrienetik
Gaurko egunez duela 30 urte istripua larria gertatu zen A-8an, Zornotza parean. Gure errepideetan inoiz izan den istripurik larrienean 17 pertsona hil ziren, tartean ETBko kamerari bat.
2021/12/05 - 19:29
Auto-ilarak A-8an, Barakaldon, Kantabriako norantzan, istripu baten ondorioz
Zenbait ibilgailuk talka egin dute udalerri bizkaitarrean, eta bi errei itxi dituzte.
2021/12/04 - 13:19
Ireki dute luiziagatik itxita zegoen A-8 autobideko erreietako bat, Zestoa parean
Zarauzko ordainlekutik Zumaiarako irteera arteko zatian dago arazoa, Bilborako noranzkoan.
2021/12/01 - 20:57
Istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu A-8 autobidean eta N-637 errepidean
Ezbeharra izan duten kamioiak eta furgonetak A-8ko lau erreitatik hiru oztopatu dituzte, Max Center merkataritza-gunearen parean. Garabi batek kamioia kendu behar izan du.
2021/11/29 - 22:21
Donostiako ospitalean bi kilo kokaina sabeletik ateratzeko ebakuntza egin ondoren atxilotu dute
53 urteko gizonari sabeletik 116 "ezkur" atera dizkiote. Oraindik ospitaleratuta dago, Ertzaintzak zainduta, agintari judizialaren eskuetan jarri ahal izan arte.
2021/11/15 - 11:10
Hainbat ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean
Ezbeharra goizeko lehen orduan gertatu da, Kantabriarako noranzkoan, eta 09:35erako, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du. A-8an, Zorrotzako bihurguneetan, baina Donostiarako noranzkoan, bi autoren arteko istripuak eragin ditu auto-ilarak.