Panel batzuen erorketak auto-ilara luzeak sortu ditu lau orduz Arrontegin, Artatzan eta Txorierrin
Panel batzuen erorketak zirkulazioa eten du A8rako sarbidean, Arrontegiko zubitik Kantabriarako noranzkoan. Ezbeharrak arazoak eta auto-ilara luzeak eragin ditu lau orduz Arrontegin, Artatzan eta Txorierrin.
Dirudienez, 13:30ak aldera, panel batzuk erori dira hiru ibilgailuren gainera. Hiru pertsona arin zauritu dira, eta horietako bi ospitalera eraman behar izan dituzte.
Gertakariak erabat eten du trafikoa puntu horretan, eta, berez, Bilborako noranzkoan nahiz Barakaldoko sarrera zabalik izan diren arren, inbutua sortu da eta trafikoa erabat geldirik egon da.
Gainera, Artatzan istripu bat izan da, eta horrek egoera are gehiago okertu du.
A-8 lotzeko bi erreiak erabat zabaldu dituzte 16:20ean, eta auto-ilarak murriztu dira.
Ostiral arratsaldeko ohiko trafiko astunari, Aste Santuko irteera operazioa batu zaio.
Auto-ilarak Arrontegin ez ezik Artatzan (10 kilometro) eta Txorierrin (6 kilometro) ere izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda