Abeltzaintza
2024/02/28 - 18:37
Traktoreak berriro ere protestan Araban, Jundiz poligonoan
Jundizeko industria gunean egin dute elkarretaratzea. Mercadona, Eroski eta LIDL supermerkatu kateek logistika guneak dituzten lekuan, baina ez dute kamioen sartu-irtena oztopatu.
2024/02/26 - 14:54
Ehunka traktorek Brusela blokeatu dute EBko Nekazaritza ministroen bilera baliatuta
Manifestarietako batzuek gurpilei eta lasto fardoei su eman diete, sute txikiak eraginez. Nekazarien ordezkari talde bat Janusz Wojciechowski Nekazaritza komisarioarekin eta Belgikako arlo horretako ministroarekin bildu da eguerdian.
2024/02/26 - 12:53
Nekazariek Bruselako erdigunera eraman dituzte protestak
Goizean goizetik, dozenaka traktore sartu dira hirigunera. Protestetan, barrikadak egin eta pneumatikoak erre dituzte.
2024/02/26 - 10:20
Dozenaka traktorek protesta egin dute Bruselan, Europako nekazaritza ministroak biltzen diren egunean
Dozenaka traktore sartu dira gaur goizean Bruselako hirigune historikoan, euren bozinak joaz. Belgikako hiribururantz doazen ehunka traktorek auzo europarra hartzea espero da egunean zehar.
2024/02/21 - 15:56
Nekazariek Madrilgo erdigunera eraman dituzte protestak
Nekazariek Madril erdiguneko kaleak hartu dituzte 500 traktorerekin, eta ohartarazi dute ez dutela hiriburua utziko Madrilgo sarreretan atxikita dauden 1000 traktore inguru sartzen utzi arte.
2024/02/21 - 11:49
Nekazariek A-42 errepidea moztu dute, ezin izan dutelako Madrilerako bidea jarraitu
Gaurko deitutako protestan parte hartzeko Madrilera traktoreekin iritsi nahi zuen nekazari talde batek moztu du errepidea Guardia Zibilak aurrera egitea galarazi dienean.
2024/02/16 - 18:06
Nekazariak "nahiko pozik" atera dira Nafarroako Gobernuarekin egindako azken bileratik
Foru Gobernuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta lehen sektorean ordezkaritza duten erakundeen arteko aldebiko lantalde bat sortzea proposatu du.
2024/02/16 - 10:28
Nekazariek berriro eraman dituzte euren aldarrikapenak Iruñeko kaleetara
Goizean goizetik, traktoreek Zaragoza etorbidea trabatu dute, Foruen eta Viana Printzearen plazen artean. Eguerdian, Aierdi eta Arasti kontseilariekin bildu dira nekazariak.
2024/02/15 - 21:24
Traktoreekin eta oinez egin dute protesta gaur Nafarroako nekazariek Iruñean
Goizean, traktoreekin mobilizatu dira nekazariak eta abeltzainak; arratsaldean, aldiz, herritarrei ere dei egin diete bertako produktuen defentsan mobilizazioan parte hartzeko, oinez. Sindikatuak bihar bilduko dira Nafarroako Gobernuarekin.
2024/02/15 - 11:43
Tapia: "Klima aldaketaren borrokak ezin gaitu eraman sektore denak desagerraraztera"
"Ez da gauza bera nekazaritza toki batean edo bestean egitea. Horregatik, garrantzitsua da Europatik datozen politikak egokitzea, alegia, tokian tokiko neurriak ezartzea", esan du.
2024/02/15 - 10:39
Arantxa Tapia sailburuari elkarrizketa baserritarren egoeraz
Arantxa Tapia Zumaiako Xarrondo Behekoa baserrian izan da, bertatik osatu dugun "Faktoria" albistegi berezian.
2024/02/14 - 15:39
Lehen sektorerako laguntzen kudeaketa eta tramitazioa sinplifikatzeko konpromisoa hartu dute euskal erakundeek
Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek 10 puntuko dekalogoa onartu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektorea babesteko eta laguntzeko, sektoreak bizi duen krisi-egoeraren aurrean.
2024/02/14 - 11:56
Dozenaka traktore Nafarroako errepideetara atera dira protestan
Goizean goizetik auto-ilarak sortzen ari dira Iruñerriko hainbat errepidetan. Nekazarien eta abeltzainen protestak beste toki batzuetan ere gertatzen ari dira, Tafallan, esaterako.
2024/02/13 - 20:07
Baserritar belaunaldi berriek oso ilun ikusten dute lehen sektorearen etorkizuna
Baserri munduan belaunaldi erreleborako arazo handiak daude baina protestetan jende gazte asko ikusi da. Atzoko Gipuzkoako traktore-protesta gazte talde batek deitu zuen Whatsapp bidez. Haietako birekin izan gara eta gauzak aldatu ezean, etorkizun kaskarra ikusten dute belaunaldi berrientzat.
2024/02/12 - 14:25
Gipuzkoako baserritarren traktoreak Donostiara heldu dira
Asmoa da eguerdian protesta Foru Aldundiaren egoitzaren parean amaitzea, hiru zutabetan banatuta. 100 bat traktore eta lur orotariko ibilgailu ari dira parte hartzen protestan.
2024/02/12 - 10:10
Gipuzkoako baserritarrek lehen sektorearen "egoera larria" salatu dute
Andoaindik eta Zarauztik abiatuta, traktore-martxa egin dute Donostiaraino. Batez ere, baserritar gazteek hartu dute parte protestan. Euren kasa antolatu dute mobilizazioa, sindikatuen babesik gabe. Baserria bizirik nahi bada, erakundeen eta gizarte osoaren babesa ezinbestekoak direla esan dute.
2024/02/11 - 20:33
Astelehenetik aurrera mobilizazioei berrekingo diete nekazari nafarrek
"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.
2024/02/11 - 18:12
Zer eragin izango dute trafikoan baserritarren mobilizazioek astelehen honetan Gipuzkoan?
Nekazari eta abeltzainen ibilgailuen ilarak espero dira 07:00etatik aurrera Andoain eta Donostia artean. Sektorearen egoeragatik egingo dute protesta.
2024/02/10 - 21:20
Astelehenetik aurrera mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute nekazari nafarrek
"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.
2024/02/10 - 20:54
Gipuzkoako nekazariek ere mobilizazioei ekingo diete, euren kabuz otsailean eta sindikatuen eskutik martxoan
EHNEk eta ENBAk martxoaren 1etik aurrera hasiko dute "mobilizazioen egutegi propioa". Aldi berean, baserritar talde batek mobilizazioa deitu du astelehen goizerako.