Abeltzaintza
2022/07/29 - 17:24
Urbasan eta Andian larri daude animaliak eta abeltzainak lehortearen ondorioz
Urbasa eta Andiako larreak ihartuta daude, apirilean bota zuen euria fundamentuz azkenekoz eta abelburuek ez dute zer janik Euskal Herriko belardirik zabalenetako batean, pentsua jan behar. Egoera larria da, udaberritik udazkenera Nafarroako 340 bat ganadutegi bizi direlako bazkaleku horri esker.
2022/07/26 - 14:40
Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro bideratuko ditu lehen sektoreko proiektuetarako
Arantza Tapiak Handitu programa aurkeztu du, Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko Erreskate Ekonomikoko Funtsaren barruan. Ekimenak elikagaien edo basoen eraldaketarekin, garapenarekin eta merkaturatzearekin lotuta egongo dira.
2022/07/22 - 16:39
Abereen bazkatokiek suebaki gisa jokatu dute Nafarroan
Nafarroako suteetatik hilabete igarota, erretako gune horietako batera hurbildu gara, fenomeno bat gure begiekin egiaztatzera. Argi eta garbi ikusten da abereen bazkatokiek suebaki gisa jokatu dutela. Eta sasiak jandako lurrak, aldiz, kixkali egin direla.
2022/06/06 - 14:57
Aretxabaletako Behizain eskolak bere bideari ekin dio, esnetarako behien azpisektorea biziberritzeko asmoz
Zentro berriak Arantzazuko Artzain Eskolaren eredu pedagogikoa behien behar espezifikoetara egokituko du. Areantza Etxebarri baserrian eskainiko dute prestakuntza Julen eta Agustin Abasolo anaiek.
2022/05/15 - 16:09
Familia-nekazaritza euskal nekazaritza sistemaren oinarria dela defendatu du Tapiak baserritarren egunean
Orexako Oihan Txiki kooperatiba bisitatu du sailburuak eta bertan azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroko ezohiko laguntzak bideratu ditu, Ukrainaren inbasioaren ondorioz lehen sektoreak izan duen ekoizpen-kostuen igoera arintzeko.
2022/05/15 - 13:51
Oroz: "Bestelako aukeren bila ari gara lehen sektorerako lehengaiak lortzeko"
Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak azaldu duenez, Ukrainako gerrak eragindako zerealen krisiari aurre egiteko irtenbideak aurkitzen saiatzen ari dira.
2022/05/13 - 12:27
''Birusaren zirkulazioa dagoen edo ez aztertzen ari gara. Bitartean, hegaztiak konfinatzea gomendatzen dugu''
Mikel Azpiri Gipuzkoako Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sustapen eta Osasun zerbitzuburuak esan duenez, basozainak egoeraren nondik norakoak aztertzen ari dira, eta, emaitzak jakin arte, biosegurtasun neurriak indartzea gomendatu dute, etxeko hegaztiak basatiekin kontakturik izan ez dezaten. Emaitzak izan ondoren, neurriak berrikusiko dituztela ohartarazi dute.
2022/05/01 - 17:18
Aralarko abeltzainek planto egin eta ez dute ganadurik eraman larreen irekiera ofizialera
Maiatzaren lehena Aralarko larreen irekiera ospatzeko eguna ere bada, baina aurten ez da halakorik izan. Larraitzen, Abaltzisketa (Gipuzkoa), irekiera ofiziala egin behar zen, baina abeltzainek ez dute ganadurik eraman, diotenez, "ez dagoelako ezer ospatzeko".
2022/04/28 - 20:22
EHNE Gipuzkoa: "Erakundeak Maiatzaren Lehenean eta Artzain Egunean bakarrik oroitzen dira gurekin"
Abeltzainak eta ganaduzaleak erakundeen arteko "ika-miken" erdian harrapaturik daudela salatu du Garikoitz Nazabal presidenteak. Horrela, askotan egin beharreko inbertsioak erdibidean geratzen direla edo ez direla egiten nabarmendu du.
2022/04/20 - 12:54
Aralarko Mankomunitatearen "utzikeria" eta esne ekoizleen "egoera kaskarra" salatu dituzte EHNEk eta ENBAk
Ordiziako (Gipuzkoa) Artzain Eguna "lehen sektorearen irudia hobetzeko" eta euren jarduera ekonomikoa sustatzeko "baliagarria" dela uste dute nekazarien sindikatuok, baina azpimarratuta "artzainek urte osoan zehar behar dutela babesa".
2022/04/12 - 15:00
Nafarroako abeltzainek esnearen prezio baxua salatzeko protesta egin dute
Abeltzainek supermerkatu batean 6 esne-kaxa erosi dituzte, hau da, familia baten batez besteko kontsumoa 6 hilabetez. Sei kutxa horiengatik 27 euro ordaindu dituzte, salneurri "eskasa" abeltzainen ustez.
2022/04/01 - 16:29
"Sektorearen egoera larria" salatu dute abeltzainek Donostian
ENBA eta EHNE sindikatuetako abeltzainek bidezko prezioak eskatu dituzte euren produktuentzat. Ekoizpen kostuetatik behera saltzen ari direla diote eta horixe sinbolizatu nahi izan dute herritarrei haragia oparituta.
2022/04/01 - 15:42
Abeltzainek haragia doan banatu dute Donostian, sektorearen ''hil ala biziko'' egoera salatzeko
"Haragia sutan" lelopean, EHNE eta ENBA elkarteetako abeltzainek protesta egin dute Bretxako merkatu ondoan, Gipuzkoako hiriburuan. Ekoizleen haragirako prezio duina defendatzeko eskatu dute.
2022/03/23 - 22:10
Sanchezen gaineko presioa areagotzen ari da, krisi energetikoari aurre egiteko neurriak berehala har ditzan
Garraiolariez gain, hainbat eragile politiko, ekonomiko eta sozialek adierazi dute erregaien eta argindarraren prezioaren gorakadak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak berehala hartu behar direla, martxoaren 29ra arte itxaroten egon gabe.
2022/03/23 - 14:57
Egoera "dramatikoa" bizi dutela esan dute Nafarroako abeltzainek
Ekoizpen-kostuen garestitzeagatik muturreko egoeran daudela adierazi dute, eta bi aste barru zerealak % 25 garestitzea espero dutela iragarri. Euren produktuei balio egokia emateko eta litroko 45 zentimotik gora ordaintzeko eskatu dute.
2022/03/23 - 14:02
Nafarroako abeltzainek esnea isuri dute bizi duten egoera zaila salatzeko
20 abeltzain inguru bildu dira gaur goizean Iruñean, ekoizpen-kostuen garestitzearen ondorioz bizi duten egoera zaila salatzeko.
2022/03/21 - 11:04
Bittor Oroz: "Sektoreak ezin du momentuko gainkostu hori azken preziora gehitu gabe lanean jarraitu"
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen ustez beharrezkoa da kostu batzuk aztertzea eta horren baitan kateko eragile guztiek kostu horiek ordain ditzaten konpromisoa hartzea.
2022/03/21 - 10:42
"Ezin diogu eskatu sektoreari prezioen momentuko gain koste hori azken preziora gehitu gabe lanean jarraitzea"
Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, lehen sektoreak bizi duen erago "oso konplikatua da" eta arazoa ez dago laguntzetan, elikagaien prezioa erabakitzeko moduan baizik.
2022/03/20 - 17:26
Milaka nekazari, abeltzain eta ehiztari kalera atera dira Madrilen, landa eremuaren defentsan
Erregaiaren eta pentsuaren prezioak bikoiztuta, lehen sektorearen egoera eutsiezina dela salatu dute. Espainiako Gobernuaren kontrako oihuak ere ozen entzun dira, aldarrikapenen erdian. Euskal Herritik ere joan dira hainbat lagun.
2022/03/17 - 12:32
I. Aranbarri, Kaiku: "Ez dugu arazorik izan esne bilketarekin eta ekoizpenarekin jarraituko dugu Euskadin"
FENIL Estatuko esne ekoizleen patronalak deitu duen produkzio etetearekin ez dute bat egingo Euskal Herriko esne ekoizleek. Kaikuko eta Lacturaleko buruek mezua bidai diete garraiolariei: "Elikagaiekin ezin da jolastu".