Abeltzaintza
2020/10/18 - 12:00
Museoak eta artzainak
Guggenheim-ek 23 urte bete dituen egunean, museoak nola ari diren moldatzen galdetu dugu. Eta goi larreetatik behera begira dauden bi artzainekin ere hitz egin dugu.
2020/09/11 - 20:41
Patxi Lopez de Uralde Larreako (Araba) gaztagileak lortu du garaipena Ordizian
Ondoren, gazta irabazlearen erdia Donostiako Tecnomoto dendako Alberto Fernandezek bereganatu du enkantean, 9.200 euro ordainduta.
2020/08/10 - 22:35
Tximista batek hildako animaliak putreek jateak harritu ditu artzainak
Tximista batek 32 ardi eta behi bat hil zituen atzo Nafarroan. Berehala hurbildu ziren putreak haien haragia jatera. Eta horrek harridura sortu du artzainen artean.
2020/08/09 - 22:37
Tximista batek 32 ardi eta behi bat hil ditu Sorogainen
Artaldea bete betean harrapatu zuen larunbateko ekaitzaren tximista batek. Artzaina orain aseguru-etxearen diru-laguntzaren zain da. Bitartean, saiak animalien gorpuak jaten ari dira.
2020/08/04 - 17:06
Idiazabalen basurde batek aurre arkume talde bat erasotzen du
Asteburuan gertatu zen erasoa baina abereen jabea atzo konturatu zen bat falta zitzaiola. Ordutik, ez dago aurre arkumeraren arrastorik. Ez da ohikoa basurde batek beste animalia bat erasotzea.
2020/08/02 - 11:57
Mendian solte utzitako txakurrek abereei erasotzen dietela salatu dute
Koronabirusa dela-eta, egoera areagotu egin dela diote abeltzainek. Hortaz, abereekiko errespetua eta ardura exijitu dizkiete mendian ibiltzen direnei.
2020/06/21 - 15:56
Sute handi batek 100 bildots baino gehiago erre ditu Errezilgo baserri batean
Argitu gabeko arrazoiengatik, Erdoizta auzoko abeltzaintzako instalazio batek su hartu du.
2020/06/21 - 15:49
120 bildots inguru hil dira Errezilen izan den sutean
07:50 aldera gertatu da ezbeharra, Erdoizta auzoan dagoen arditegi batean. Bi urte bakarrik zeramatzan azpiegitura horrek martxan.
2020/06/01 - 22:20
Abeltzain bat hil da Urizaharran, traktoreak harrapatuta
Astelehen honetako 14:10 aldera jazo da Gizona, 66 urtekoa bera, lursail batean ari zen lanean, traktoretik kanpo.
2020/05/25 - 13:28
Gizon bat ikerketapean, Elizondon "enbarazu" egiten zion betizu bat hiltzeagatik
Desagertzeko arriskuan dagoen animalia denez, babes berezia du behi arraza horrek.
2020/05/08 - 11:12
Agourrek eta Latxa Esneak akordioa itxi dute, COVID-19aren krisiari aurre egiteko
Heletako gaztandegiaren eta Hegoaldeko ardi latxen artzainek osatutako kooperatibak adostutakoari esker, osasun krisiaren ondorioei aurre egin ahal izango diete ardi esnearen ekoizleek.
2020/04/29 - 15:32
Duela 7.000 urtetik daude esnekiak gure dietan, ikerketa baten arabera
Historiaurreko zeramiketan gordetako hondakinen analisi kimikoari esker, komunitate neolitikoen ontzi horien erabilera desberdinak aztertu ditu Aranzadik.
2020/03/07 - 08:55
850 ardi eta 200 arkume hil dira Uhartehirin, etxalde batean izandako sutean
Euskal Irratiak jakitera eman duenez, goizaldean izan da sutea, eta 2.000 metro karratu inguruko arditegia erre da.
2020/02/21 - 13:18
Hogei bat ardi hil dira Olatzagutiako etxealde bateko sute batean
Suteak estalpe batean zeuden 120 ardi inguru kaltetu ditu eta etxealdea keaz bete egin da, hogei bat ardien heriotza eraginez.
2020/02/19 - 14:47
Nekazariek "traktorez bete dute Iruñea" euren lanbidearen defentsan
UAGN eta UCAN sindikatuek deituta, bi manifestazio izan dira hiriburuko erdigunean eta trafikoari eragin diote. Abeltzain eta nekazariek "prezio duinak" eskatu dituzte, besteak beste.
2020/02/14 - 15:46
Jaurlaritzak otsoa mehatxatutako espezieen artean sartu izana kritikatu du EHNEk
Sindikatuak Ingurumen Sailari Naturzaintzan adostutakoaren "aurka" joatea eta "nahi duena" egitea leporatu dio.
2019/12/01 - 23:56
Artaldeen eta artzainen lekua elurrak eta eskiatzaileek hartu dute Larra-Belaguan
Nafarroako Pirinioetan egun berezia izan dute. Artaldeen eta artzainen lekua elurrak eta eskiatzaileek hartu dute, ekitaldi sinboliko baten bitartez. Makilak aldatu dituzte.
2019/11/26 - 20:01
Gipuzkoako gaztandegi bateko gaztak baztertu dituzte listeria atzeman ostean
Saltokietatik kendu dituzte eta gaztandegian daudenak atxiki dituzte bakteria izan dezaketelako, nahiz eta ez duten aurkitu listeriosi kasurik kontsumitzaileen artean.
2019/10/07 - 21:29
Goi mailako abelburuak, Gernikako Urriko Lehen Astelehenean
Abeltzaintza ustiategi onenen sariak Karrantzara, Aloriara eta Aiara joan dira, giro handiko eta eguraldi ederreko azoka egun honetan.
2019/10/07 - 16:30
Bertako produktuak eta jende ugari Gernikan, urriko lehen asteleheneko azokan
Urriko azken astelehenean ez ezik, lehenengoan ere festa izan ohi dute Gernikan. Motorrak berotzen hasteko baserri giroko egun polita bertakoentzat.