Hogei bat ardi hil dira Olatzagutiako etxealde bateko sute batean
Hogei bat ardi hil dira gaur goizaldean Olatzagutiako baserri batean izandako sute batean. Suteak ez du zauriturik eragin, Foru Gobernuaren arabera.
02:21 aldera, N-1A errepidetik zihoazen pertsona batzuek SOS Nafarroaren 112 telefonora deitu dute Olatzagutiako kanpoaldean, Arkinaurrutiko bidean, izandako sute baten berri emateko.
Altsasuko suhiltzaileek egiaztatu dutenez, suak estalpe batean zeuden 120 ardi ingururi eragin dio, baita 160 metro kubikoko lastoari ere. Hori dela eta, Cordovillako parkearen eta Aguraingo (Araba) suhiltzaileen laguntza eskatu dute.
Suteak ez du etxaldea kaltetu, baina kea barrualdera sartu da. Horrek, hogei bat ardien heriotza eragin du, karbono monoxidoa (CO) inhalatu dutelako. Gainerako ardiak, ehun bat aldera, onik daude.
Sua itzaltzeko lanak 05:30ak aldera amaitu dira, eta Foruzaingoak bere gain hartu du ikerketa.

Gaur goizaldean sutea izan da Olatzagutiako (Nafarroa) etxalde batean. Argazkia: Foruzaingoa.

Altsasuko suhiltzaileek egiaztatu dutenez, suak etxalde baten ondoan zegoen estalpe bati eragin dio. Argazkia: Foruzaingoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko