Abeltzaintza
2018/11/11 - 19:48
Ardiak hiltzen dituzten txakurrak ez tirokatzeko eskatu dio ARA taldeak Eskoriatzari
Ohar baten bidez, Kira eta Kaxka txakurrak hiltzeko hartutako erabakiari buruzko iritzia eman du ARAk. Izan ere, baserritik alde egin ostean, inguruko 70 ardi hil zituzten bi txakur horiek.
2018/11/06 - 15:17
70 ardi hilda agertu dira azken hilabetean Aretxabaletan
Artzainek zakur jabeen, basozainen eta erakundeen ardura falta salatu dute eta gogoratu dute, legez mendian ere txakurrak ezin direla solte ibili.
2018/10/31 - 15:32
Ardi talde bat elur azpitik atera behar izan dituzte Gorbeian
Txakur bat azaldu, artaldea beldurtu, ihesik atera eta elur azpian harrapatuta geratu dira. Artzainak batzuk onik atera dituzte, baina beste batzuk hil egin dira.
2018/10/07 - 16:00
Arantxa eta Felix, euskal artzain gazteen belaunaldi berria
XXI. mendeko gaztagileak dira. Berrikuntzan oinarritu dira lanari ekiteko, baina arbasoek egiten zuten bezalako gaztak eginez.
2018/09/29 - 12:19
Ardi hiltegi klandestino bat aurkitu dute Lezaman
Ertzaintzak ikerketa iragan abuztuan abiatu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiak Lezamako “abeltzaintzako ustiategi batean animalien hondakinak kontrolik gabe” zeudela ohartarazi ondoren.
2018/09/17 - 19:56
Gorbeian lan egiten duten artzainen inguruko dokumentala aurkeztu dute
Artzain horien guztien historia kontatzeaz gain, haiek ordezkatzeko dagoen arazoa ere kontutan izan dute dokumentalean.
2018/08/26 - 19:21
4.550 euro Artzain Eguneko gazta irabazlearen truke, Uharte Arakilen
Lekarozko Kortaria gaztandegiak irabazi du saria, eta gazta erdia Iruñeko hotel batek eraman du.
2018/08/26 - 17:46
Artzain Eguna ospatu dute Uharte Arakilen
Nafarroako artzain eta gaztagileek euren gaztak plazara atera dituzte, bisitari eta erosleen gozamenerako. Txakur eta ile mozte erakustaldiak ere izan dira.
2018/05/25 - 19:21
Helikopteroz eraman dute Txindokin zalditik erori den artzain bat
Istripua 14:10ean gertatu da. Inguru malkartsuak gertatu da ezbeharra eta ondorioz helikopteroz eraman dute zauritua Zumarragako Ospitalera.
2018/05/06 - 16:12
Latxa Esnea Kooperatiba sortu dute 55 artzain eta gaztandegik
800.000 litro esneko produkzioa ziurtatu dezakete, eta aldi berean, prezioa ezarri, bolumena eta kalitatea kontrolatu, eta artzainei bermatu zenbat eta noiz kobratuko duten.
2018/04/10 - 11:33
600 ardi hil dira Kasedan, uhaldiak eramanda
Aragoi ibaiak gainezka egin zuen eta bete-betean harrapatu zuen artaldea. 40 animalia baino ez dira onik atera.
2018/04/04 - 17:26
Ordiziak 750 urte bete ditu
Ordiziak gaztagileak saritu ditu Artzain Egunean. 2.000 ardik herria zeharkatu dute aintzineko trashumantzia gogoratuz, milaka bisitariren aurrean
2018/03/27 - 18:32
Latxa ardia genetikoki hobetu nahi dute euskal ikertzaileek
Latxa, Manex eta Euskal-Biarnotar ardi arrazak mehatxatuta daude produkzio sistema intentsiboagoetan beste arraza batzuk erabiltzen direlako, baina ARDI planarekin horien genetika hobetu nahi dute.
2018/02/21 - 12:39
Karrantzan iaz izandako bi suteen ustezko egilea atxilotu dute
Karrantzako bertako abeltzain bat da atxilotutakoa. Ertzaintzak uste du ganaduaren jatekorako nahi zituela lursailak.
2018/02/03 - 15:22
Giro ezin hobea Abadiñoko San Blas azokan, euria eta hotza gorabehera
San Blaseko kordoien eta erroskillen bila joan da jende andana, baita ganadua ikustera ere.
2018/02/01 - 22:07
39 animalia lapurtu dizkiote abeltzain bati Berrizen
5.000 euro inguruko kalteak izan ditu. Abeltzainek diotenez, aspalditik egiten dira lapurretak inguru horretan, baina normalean ez dira hain handiak izaten. Ertzaintza gertatutakoa aztertzen ari da.
2017/12/21 - 16:58
Goizetik, giro bikaina Donostiako azokako 201 postuetan
Jendeak bete egin ditu, urtero legez, Donostiako San Tomas azokako postuak. Erregina, ohi bezala, txistorra izan da, eta aurten, Ursula txerria eztabaidaren erdigunean izan da.
2017/10/03 - 19:29
Aguraingo azokak 622. edizioa du aurten
Egun handia dute gaur agurain eta arabako abeltzain eta nekazariek. Aguraingo azokak 622. edizioa du aurten eta herria jendez bete da.
2017/09/17 - 21:30
Itsua den 'Kit' txakurra bostgarren Bizkaiko artzain txakur txapelketan
'Kit' itsu gelditu zen zekor batek ostiko bat eman ondoren. Artzainaren laguntzarekin bizitza normala egiten ikasi du eta Bizkaiko artzain txakur txapelketan ezustean bostgarren sailkatu da.
2017/09/03 - 19:13
Euskal Artzainak Ameriketan elkartea omendu dute
Ia 100 urte an 25 mila artzain joan ziren euskal herritik ameriketara bizimodua ateratzera. Guzti izenak eta datuak gorde nahi ditu Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak diputazioaren laguntzarekin.