Abeltzaintza
2024/03/08 - 14:18
Tapia: ''Helburua neurri batzuk adostea eta gure konpromisoetan txertatzea da''
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua lehen sektoreko sindikatuekin bildu da, euskal erakundeek aurkeztu duten dekalogotik bereizita egin dituzten proposamenak aztertzeko.
2024/03/08 - 09:11
Tapia nekazarien sindikatuekin bildu da EAEko erakundeen dekalogora egindako ekarpenak aztertzeko
ENBA, EHNE eta UAGA sindikatuek, nork bere aldetik, Jaurlaritzaren eta Aldundien idatziari egindako proposamenak bateratzeko bilduko dira bi aldeak.
2024/03/08 - 08:54
Albiste izango dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna, bilera baserritarrekin eta Nafarroako Parlamentuko protesta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/07 - 20:48
Nafarroako alderdiek kritikatu dute Parlamentuari eraso egiten saiatu izana, baina neurri ezberdinean
Chivitek adierazi duenez, "oso kezkagarria da erakundeen gorrotoaren eta deslegitimazioaren diskurtsoak aurrera egiten duen abiadura", eta Esparzak, berriz, desadostasuna agertu du, baina PSNren erreakzioa "zinismo ariketa absolutua" dela kritikatu du.
2024/03/07 - 14:34
Euskal Herriko laborarien mobilizazio historikoak AP-8 autobidea kolapsatu du Biriatuko mugan
Protestaren bozeramaileetako batek ohartarazi duenez, mobilizazioaren helburua "Europari ultimatuma" ematea da, eta aurreratu du ekainaren 1ean muga berriro kolapsatuko dutela, eskaerak aintzat hartzen ez badituzte.
2024/03/07 - 14:27
Nekazariek eta abeltzainek AP-8 autobidea blokeatu dute mugan, bi noranzkoetan
Ipar Euskal Herriko nekazari eta abeltzainek deitutako traktore-elkarretaratzearekin bat egin dute Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako baserritarrek Biriatuko mugan.
2024/03/07 - 12:13
Nekazariak eta abeltzainak indarrez sartzen saiatu dira Nafarroako Parlamentuan
Nafarroako dozenaka nekazari eta abeltzainek trafikoa eten dute eta indarrez sartzen saiatu dira Nafarroako Parlamentuan, Aurrekontu Orokorrak eztabaidatzen ari zirela.
2024/03/07 - 08:38
Albiste izango dira: Amnistia legea, traktoreak AP-8an eta Athletic-Bartzelona
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/06 - 18:21
Arabako Aldundiak lehen sektoreak 2023an aurreratutako BEZa itzuliko du hil honetan
Nekazariek "aurrerapenak" ikusten dituzte beren eskaeretan, baina osteguneko traktororada mantendu dute.
2024/03/05 - 20:08
Nekazarien plataforma haserre agertu eta Chiviteri egindako irain matxistetatik aldendu da
Nekazariek adierazi dute ez daudela ekintza horien alde, eta "iraintzea eta gogaitzea" ez dutela sekula xede izan. Gertatutakoa honela definitu dute: "guztiek ordaintzen duten kolektibo bateko norbaiten ekintza".
2024/03/05 - 17:45
Dozenaka nekazarik Eusko Jaurlaritzaren egoitza inguratu dute euren traktoreekin
150 bat traktore atera dituzte kalera Arabako nekazariek, eta Lakuaraino eraman dute protesta, lehen sektorearen defentsan. Biharko eta etzirako ere mobilizazioak deitu dituzte. Neuri zehatzak eskatzen dizkiote Eusko Jaurlaritzari, tartean, 2023ko BEZaren itzulketa aurreratzea.
2024/03/04 - 21:25
Foruzaingoak hiru manifestari identifikatu ditu Chiviteri Erriberrin egindako irain matxistengatik
Bi gizon eta emakume bat dira. Nekazariak Nafarroako agintariaren zain egon dira, azken asteetan egiten ari diren protesten baitan, eta Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean txistu eta irain artean hartu dute.
2024/03/04 - 20:19
Nekazari talde batek Maria Chivite txistu eta irain matxistekin hartu du Erriberrin
Euroeskualdeko batzarrera iritsi denean nekazarien aldetik jaso dituen irain matxistak salatu ditu Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak. "Eremu publikoan presidenteari emagaldu deitzeak ez du tokirik", esan du Chivitek.
2024/03/04 - 09:31
Hainbat nekazarik protesta egin dute Gasteizen, saltoki handien lehia desleiala salatzeko
Sindikatuen deialdirik gabe, dozenaka nekazari euren traktorekin bildu dira Jundizko industriagunean. Mercadonaren banaketa zentroaren inguruan egin dute protesta, eta bertako sarrera-irteerak itxi dituzte. Euren "lurrak" eta "osasun publikoa defendatzen ari direla esan dute.
2024/03/03 - 22:30
ENHEk nekazarien protesta bateratua deitu du martxoaren 19rako Gasteizen
Sindikatuak iragarri duenez, datozen egunetan beste erakunde sindikal batzuekin harremanetan jarriko dira mobilizazio egun hori eta adostu daitezkeen beste batzuk prestatzeko.
2024/03/02 - 19:28
Behientzako pedikura gero eta zabalago dabil horien ongizatea bermatzeko
Abeltzainek modu tradizionalean egiten zuten lehen; gaur egun, ordea, makinen bidez egiten da. Duela 35 urte sortutako Anka enpresa nafarra erreferente da nazioartean, eta mundu osora esportatzen ditu behiei apatxak mozteko makinak.
2024/03/01 - 16:12
Gipuzkoako nekazariek lehen sektorea lehenesteko aldarria eraman dute Batzar Nagusietara
38 erakunde, eragile eta enpresak bat egin dute protestarekin, eta traktoreak eta lanerako ibilgailuak hartuta, Donostiako kaleak zeharkatu dituzte, Batzar Nagusietako alderdi politikoei euren aldarrikapenak jasotzen dituen manifestua aurkeztu aurretik.
2024/03/01 - 15:28
Lehen sektorea lehenesteko aldarria egin dute Gipuzkoako nekazariek
Gipuzkoako nekazariek Batzar Nagusietara eraman dituzte beren traktoreak, gaur, EHNE eta ENBA sindikatuek babestutako lehen mobilizazio handian.
2024/03/01 - 14:35
Nekazariak Gipuzkoako Batzar Nagusien atarian elkartu dira, sektorearen egoera salatzeko
Gipuzkoako toki ezberdinetatik atera diren hiru zutabeak Batzar Nagusietan elkartu dira 13:15 aldera.
2024/03/01 - 09:21
Albiste izango dira: Athletic Kopako finalera, Gipuzkoako nekazarien protestak eta Navalniren hileta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.