Traktoreen martxa Gasteizen, Espainiako Gobernuari agindutako neurriak "gauzatzeko" eskatzeko
Hego Euskal Herriko nekazariak euren sektorea "lehenesteko" deia egitean ari dira gaur, atzera berriz, Gasteizen antolatutako traktoreen martxa batean. Hain justu, nekazaritzari buruzko nazioarteko jardunaldi batzuk baliatu dituzte aldarriak entzunarazteko. Mobilizazioetan nabarmen dutenez, ez da lehen aldia protestan ateratzen direna, baina tarte honetan "aurrerapausorik ez" dela egon salatu dute, sektorea "itota" baitago. "Aurrerapenak izan dira asmo aldetik, baina orain ikusi behar duguna da benetan gauzatzen diren ala ez", erantsi dute.
Hego Euskal Herriko nekazaritza sindikatuek (EHNE-Gipuzkoa, EHNE-Nafarroa, ENBA-Bizkaia, ENBA-Gipuzkoa eta UAGA) deitu dute protesta.
Laborariak, batzuk oinez eta beste batzuk traktore gainean, 08:30ean bildu dira Foronda Atean, eta Gasteiz Etorbidea hartu dute gero, Europa Biltzar Jauregira jo dute, han hasi baita gaur Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia.
Munduko Nekazaritza Foroak (familia nekazaritza eta landa garapen jasangarria sustatzen duen gobernuz kanpoko sarea) antolatzen ditu nazioarteko jardunaldi hauek, eta 55 herrialdeetatik heldutako 200 bat pertsonaren parte hartzea espero dute.
Familia nekazaritzak dituen nazioarteko erronkak aztertu eta proposamenak adostea du helburu konferentziak, betiere jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumen arlokoa bermatuta.
Esan bezala, traktoreen protesta Europa Biltzar Jauregian abiatu dute nekazariek, familia nekazaritzaren aldeko adierazpen bat irakurrita. Handik Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzako egoitzarako bidea egingo dute, Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari aldarrikapenen agiri bat emateko.
Konferentzia ostegunean bukatuko da, eta egun horretarako beste mobilizazio bat antolatzen ari da nekazarien elkarte independente bat (Trebiñu eta Araba Landa eremuaren Alde elkartea), eta UAGA sindikatua deialdira batzekotan da. Europa Biltzar Jauregiaren parean egingo dute hau ere, Luis Planas ministroa bertan izango dela aitzakia hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.