Albiste izango dira: Gasteizko bahiketa, nekazarien protesta Gasteizen eta euskara Europan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gasteizko bahiketa: Gasteizen bost minutuko elkarretaratze isila egingo dute eguerdian Udalak deituta, hirian izan den azken eraso matxista salatzeko. Atzo, 41 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizen, bikotekide ohia bere borondatearen aurka atxikita izan eta eraso egitea leporatuta. Udaleko bozeramaileen batzordeak, bere aldetik, erasoa gaitzesteko adierazpena onartu du eta biktimari babesa adierazteaz gain, haren esku jarri ditu udal baliabide guztiak.
- Nekazarien protesta Gasteizen: Hego Euskal Herriko nekazaritza sindikatuek (EHNE-Gipuzkoa, EHNE-Nafarroa, ENBA-Bizkaia, ENBA-Gipuzkoa eta UAGA) deituta, traktoreen martxa egingo dute Arabako hiriburuan. Protesta horren bidez Espainiako Gobernuari eskatuko diote "sektorea entzun eta nekazaritza esplotazioentzat etorkizun egonkor eta duina ahalbidetuko duten premiazko neurriak hartzeko" eskatuta.
- Euskara Europan: Europar Batasunean, gaur berriz ere katalanaren, galizieraren eta euskararen ofizialtasuna hizpide izango dute. Auzi Orokorren Kontseiluak gaurko gai ordenean sartu du katalana, galiziera eta euskara Europar Batasuneko hizkuntza ofizial bihurtzeko eskaera. Ez da eztabaidarik eta bozketarik egingo. Hala ere, eguneko gai ordenean puntu informatibo gisa sartu du Espainiako Gobernuak, gainerako estatukideei memorandum bat aurkeztuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak